Koronabirusaren aurreko inmunitatea garatzeko, ariketa fisikoa

  • Hernán Silván medikua da eta artikulu honetan defendatzen du ariketa fisikoa erraminta eraginkorra dela pastilla gutxiago hartuta osasunari eusteko, baita koronabirusa prebenitzeko ere. Zer pentsa ematen du konfinamendua adineko pertsonengan eragiten ari den osasun galeraz.


2020ko apirilaren 27an - 08:24

Hemen itzuli eta laburtu dugu Hernán Silva medikuak soycorredor webgunean argitaratu duen Zur eta lur dagoen korrikalari baten gogoetak artikulua.

Ariketa fisikoa gure sistena inmunitarioa hobetzeko onuragarria da, baina koronabirusaren garaian azkenerako utzi da, beti bezala, gutxietsita. 2019 hasieran, Espainiako Medikuntzako Errege Akademiak bizi molde osasuntsuei buruzko mahai-inguru batera gonbidatu ninduen, eta ariketa fisiko osasungarriak dituen abantaila guztiak xehe azaltzeko aukera modura ikusi nuen. Esan dezadan, hamabi ponenteetatik nire izena zela bakarra, esku-orrian laborategi baten izenari lotuta ageri ez zen bakarra. Alegia, ni nintzela "aitapontekorik" gabe joan zen bakarra, baina baita interes konfliktorik ez zuen bakarra ere.

Mahai-inguruan entzun nuen esaten "gizakiok urteak bete ahala gero eta pastilla gehiago hartu behar ditugula gure bizi kalitatea hobetzeko". "Ni, nire eguneroko zortzi pastillarik gabe ez naiz inor" zioen, elkarte mediku ezagun bateko lehendakari zen hizlari haragitsuak. Goiza nahiko subrealista zihoan, ekin nionean esateari "mugimendua bizitza da", "ariketa fisikoa gure espeziearen ezaugarri da", "umeetan gizentasuna prebenitzen du eta baita edozein kausagatik goizegi hiltzea ere, kardiopatiaren eragina gutxitzen du, istripu burmuin-baskularra izatea arriskua gutxitzen du, baita arterietako hipertentsioa gutxitu ere, hainbat minbiziren eragina gutxitzen du (kolon, bular eta prostatakoa), 2 motako diabetearen eragina gutxitzen du, osteoporosia gutxitzen du, antsietate eta depresioaren sintomak gutxitzen ditu, eta geriatriarako laguntza handia da". Ba al dago botikarik onura gehiago ekartzen duenik? Nik dakidala ez. Baina egun horretan, mahai-inguru horretan, sentitu nuen pastillak hartzea eskatzen ez duten ohitura osasungarriek deus gutxi axola ziela han ziren medikuei. Eta noski, hauen babesle ziren farmazia industriei, are gutxiago.

Hau guztia burura etorri zait, COVID-19 pandemiaren erdian, argitaratu denean zein den koronabirusak hil duen perfilik ohikoena: gizona, gizena, edale eta erretzailea, 65 urtez gorakoa. Ez du gehitzen, ziurrenik zuhur jokatzeko, anti-hipertentsiboak hartzeko joera izango duela. Baina bai aipatzen du beste gaixotasunekin batera agertzeko joaera. Aipatutako tentsio gorabeherez gain, diabetea, aurrekari kardiobaskularrak edo iktusak, arnasketa arazoak, eta hauek guztiak ahalko genituzke lotu, gezurrik esan gabe, bere elikadura ohiturekin, sedentarismoarekin eta toxikoak kontsumitzearekin. Noski guztiok larritzen garela esaten digutenean "gaztek ere hil direla, oso sano zeudenak". Noski baietz. Baina hildakoen kasu gehienek goian deskribatutako perfila dute. Estatistika izan daiteke beldurgarria, baina ez du gezurrik esaten.

Sendatu baino, prebenitu

Asko hitz egin da egunotan ospitaleak eta gainerako osasun zentroak ez gainezka egiteaz. Transmititu egiten den gaixotasun baten kasuan, baita ere garrantzitsua da transmititzen ez diren gaixotasunak ez garatzea. Beste hitz batzuekin esanda, organismoa zaharragoa denean, birusak korri eta hegan ere egiten du. Gorputza zaharkituago dagoenean. Baina naturala den zahartzaro hori, azeleratu egin daiteke egokiak ez diren bizi estiloak baditugu adin goiztiarretan.

Aldi berean izan ditzakegun gaixotasun horiek guztiak sahiesteko modu oso on bat da ariketa fisikoa maiz egitea. Gainera gaixotasun horiek ahulago egiten gaituzte birus eta bakterien aurrean, edo baita transmititzen ez diren beste gaixotasunen aurrean ere. Oso ongi ezagutzen da ereakzio biologiko asko erregulatzeko duen funtzioa, eta gorputzaren sistema inmunologikoan duen eragin positiboa. Ariketa fisikoa, pauta onak emanda eta bere neurrian, osasun erreminta indartsua da, gaixotasun egoera askori aurre egiteko, baita birus eta bakteriei aurre egiteko ere.

Frontiers of Immunology lana berrirakurtzen aritu naiz, 2018koa, eta bere ondorioen artean azaltzen urtean bete ahala indar inmunologikoa galtzen dugula, eta ariketa fisikoak laguntzen duela galera hori mantsotzen. Ikaskuntza handia da hau, oso aplikagarria gure zaharrengan, bizitzen ari garen egun gogor hauen moduko kasuetan.

Beraz, galdetzen dut: Norbaitek hartu al du kontuan astean bi edo hiru bider ariketa fisikoa egiteak, edozein adinetan eta pauta onak emanda, prebenitu ditzakeela gure bizitzan zehar eragiten diguten minak? Nire erantzuna: ez behar beste.

Norbaiti bururatu al zaio aire librean kirola bultzatzea, koronabirusari aurre egiteko metodo gisa? Orain denek baietz erantzuten dute. Europako herrialde batzuetan herritarrek aukera izan dute ariketa egiteko, mugatutako denbora batean, era kontrolatuak eta ordutegi zurrunak jarraituz, baita konfinamendu garaian ere.

Ariketa fisikoa aire librean egin edo ez (ez naiz eztabaidan sartuko), komunitate zientifikoak dudarik gabe adierazi du ariketa osasungarria oinarrizko jarduera dela kuarentenan konfinatutakoen osasuna hobetzeko. Horrela defendatu du Wang Zhou doktoreak, zeina den Wuhanen gaixotasunak kontrolatu eta prebenitzeko zentroaren burua. Bere lana oso gomendagarria da: Koronabirusa prebenitzeko eskuliburua: bizitza salbatu ahal dizuten 101 aholku zientifiko eta bertan hauxe dio: "COVID-19ren agerpenaren erdian, jarraitu ezazu ariketa integraleko programa bat, gehitu ezazu pixkanaka intentsitatea eta egizu ariketa modu konstantean, ohitura bihurtzen zaizun arte. Zure inmunitatea handituko da".

Medikuek esaten dugunean "hobe dela prebenitzea, sendatzea baino", horrelako neurriez ere ari al gara? Zer daude, lehen mailako neurriak eta bigarren mailakoak? Pandemia honetan behar beste sustatu al da ariketa fisikoa? Norbaitek azaldu al digu behar bezala bere prebentziorako gaitasuna? Konfinamendu luze honetan ariketa fisikoa zein beharrezko den azaldu al digute? Gutako norbaitek lotu al zuen hori inmunitatea hobetzearekin?

Hemen utziko dut puntua, eztabaidarako. Ez soilik gaixotasunaren agerpen honetarako, badirudi atzera egiten hasi dela; baina baita etorkizuneko agerpenetarako ere, egongo balira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude