KoopFabrika izen ematea ireki dute, ekintzailetza sozial kooperatiboko programa

  • 2017an Ekonomia Sozial Eraldatzaileko 30 proiekturen sorreran eta kontsolidazioan giltzarri izan da KoopFrabrika programa. Bigarren edizioa urtarrilaren 17an hasiko da.


2017ko abenduaren 05ean - 10:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi adar nagusi ditu programak. Arlo teorikoan formatzeaz gain, “ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean” trebatzeko aukera izango dute programan izena ematen dutenek. KoopFabrikatik sortutako proiektuei “tutoretza” eskaintzen die programak, hauen garapena eta beste proiektu batzuekin saretzea erraztuz.

Programan parte hartzea doakoa da baina izena eman behar da aurrez KoopFabrika.eus helbidean, plaza mugatuak baitaude. Behin izena emanda parte-hartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko du antolakuntzak. Sortzaileen hitzetan, “proiektu bat elkarlanean garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei formazio eta saretzeko tresna” izan nahi du programak.

Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera. Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian dabiltzanentzat aukera egokia izan daiteke. Jada jardunean ari den elkarteren batek profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi balu ere programan ateak irekita izango ditu. Enpresen baitan, barne ekintzailetza proiektuei dimentsio soziala eman nahi dietenek ere aukera izango dute arlo teoriko zein praktikoan formatzeko.

 

 

Proiektu kooperatiboen fabrika

“KoopFabrika kooperatibagintzaren matrizean oinarritzen den ekintzailetza programa da”, horrela definitzen dute antolatzaileek ekimena. Gizarte eraldaketarako bokazioa, interkooperazioa eta lankidetza, izaera kolektiboa, parte-hartzea eta ekintzarako inpultsoa dira programaren ezaugarri nagusiak.

Proiektua LANKI ikertegiak eta Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak elkarlanean sortu dute, nahiz eta garapenean beste zenbait elkarte eta erakundek parte hartu duten, Debagoineako Garapen Agentziak, Beterri-Buruntza udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kooperatibagintza
2025-07-02
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Eguneraketa berriak daude