Koop57-k 400.000 euroko mailegua eman dio Katakraki eraikina erosteko

  • Katakrak Koop57ko zerbitzu-bazkide egin da eta Koop57k   400.000   euroko   mailegua   eman   dio   Iruñeko kooperatibari, bere jarduera guztiak garatzen dituen eraikinaren erosketa finantzatzeko.


2021eko azaroaren 30an - 10:22
Azken eguneraketa: 11:32

Koop57k adierazi duenez, "horrelako proiektu komunitarioen alde egiten dugu, eragin positiboa baitute sare sozial eta aktibistetan, bai tokian tokikoetan eta baita beste lurralde batzuetara begira ere. Katakrak Koop57ko bazkide da orain eta horrek, beste eredu ekonomiko eta sozialak bultzatu nahi dituzten pertsonez eta kolektiboz osatutako sare bateko partaide bihurtzea esan   nahi   du.   Burujabetza   ekonomikoa   gauzatzea   eta,   aldi   berean,   etekinen maximizazioaren ordez, pertsonak, ingurunea eta lurraldea aintzakotzat hartzen dituzten eredu finantzarioak bultzatzea". Izan ere, Koop57   zerbitzu   finantzario   etiko   eta   solidarioak   eskaintzen   dituen   kooperatiba   da.

Katakrak proiektu eraldatzaileak bi ardatz

Elkarlanaren berri eman dutenean, Katakrak-ez zera nabarmendu dute: "Proiektu autonomoa da, diru-laguntzen menpe ez dagoena eta kolektibo askoren topaleku bihurtu dena". Eraldaketa soziala bultzatu nahi dutela azaldu dute eta bere jarduerak bi ardatzetan oinarritzen dituela: "Liburuak,   eztabaida   ideologiko   eta   politikoak   sortzeko tresna gisa, eta elikadura burujabetza".

"Espazio   autonomo   eta   antikapitalista   bat   kudeatzen   duela" gehitu dute, irekia dena kolektibo eta pertsona desberdinen erabilera sozial eta kulturaletarako.

Mailegu honekin jabetza eskuratuko duen eraikinak kantina, liburu-denda, argitaletxea eta ekitaldi-aretoa ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


Marinaledako lur komunalak espekulatzaile pribatuen eskuetan gera daitezkeela ohartarazi dute

Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]


Udalgintza eta herrigintza eraldatzailea: Euskal Herriko ekimen burujabeak saretzeko jardunaldiak Hernanin

Hernani Burujabe herri proiektuak, Hernaniko Udalak eta Udalbiltzak hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte urriaren 19tik 21era, burujabetzen gaia ardatz hartuta, herrigintza eta udalgintza ikuspegi eraldatzaile batetik jorratzeko. Hainbat esperientziren inguruko hitzaldiak... [+]


‘Laia’ aldizkaria, ARGIArekin batera

Bidasoaldeko irakurlea bazara, honezkero izango dira hiru urte Laia aldizkariaren lehen alea jaso zenuela etxean. BDSKOOP eraldaketa fabrikak –eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta proiektuak biltzen dituen elkartea– Behe Bidasoan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude