Kontseiluak Hezkuntza Legea etorkizuna euskalduntzeko "berme eta giltza" izan dadin eskatu die alderdi politikoei

  • Ostiralean egindako prentsaurrekoan izan dira Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten 30 eragileetako batzuk; Kontseilua; Ikastolen Elkartea; HEIZE eta Hik Hasi; hezkuntzako gehiengo sindikala -ELA, LAB eta STEILAS-; bai eta Kontseiluko zuzendaritzakide diren Elkar, AEK, Berria eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariak. Bertaratu ezin izan diren arren, agerraldiarekin bat egin dute EHIGEk, Euskaltzaleen Topaguneak, Artez Euskara Zerbitzuak eta IKAk.

     


2023ko urriaren 23an - 12:23
Argazkia: ARGIA

Donostian (Gipuzkoa) agerraldia egin zuten iragan ostiralean euskalgintzako eta hezkuntza komunitateko eragile garrantzitsuenetarikoek, irakurketa bateratua egiteko EAEko Hezkuntza Lege berriak hizkuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean. Alderdi politikoei eskatu diete iraganeko hizkuntza-ereduak atzean utzi eta hel diezaiotela etorkizunari: “Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko berme eta giltza izan dadin behar diren eduki eta zehaztasunekin hornituz, euskara ardatz duen ikasteredu orokortua eta euskal curriculuma erdigunean jarriz”.

Bi urte eta erdi daramatza martxan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Hezkuntza Lege berria eratzeko prozesuak, eta azken txanpara heldu da. Kontseiluko kideek “une kritikotzat” hartu dute hau. Iragan ekainean Legebiltzarrean eginiko agerraldian adierazi zuen: Hezkuntza Lege berriak “zehaztasuna” behar duela baldin eta “euskararen normalizaziorako eta gizarte kohesiorako tresna” izango bada. Ordea, alderdi politikoek azpimarratu dute ondoren aurkeztutako hainbat zuzenketa, hain justu, kontrako noranzkoan doazela. Kezka sakona adierazi dute, atzerapauso handia litzatekeelako.

Ereduen mantentzeak, ondorengo belaunaldietan “milaka ikasle euskaldundu gabe” uztea eragingo duela ziurtatu dute agerraldian. Euskararen normalizazioa kaltetuz eta gizarte kohesioa eta bizikidetza oztopatuz. Adierazi dute duela 40 urte sortutako hizkuntza-ereduen sistema “sakonki diskriminatzailea” dela.

Eztabaidaren "une kritikoan" egonik, Kontseiluak eta gainontzeko eragileek, “arduraz jokatzea” eskatu diete alderdi politikoei, euskarak eta euskal hiztunen komunitateak aurrera begira dituzten erronkei behar bezala heldu ahal izateko bermeak jarriz.

Etorkizuneko begirada

Kontseiluak “epe luzeko begirada” proposatu du, hamarkada batzuk barru euskal gizartea euskalduna eta eleanizduna izan dadin, alegia, belaunaldi berriek bi hizkuntza ofizialak eta gutxienez atzerriko bat menderatu ditzaten. Horretarako, “berrikuntza pedagogikoa”, “euskal kulturaren transmisioa”, “hezkuntza ez arautua eta eskolako ingurunea euskalduntzea” eta “euskara gutxien dutenei baliabide gehiago zuzentzea” beharrezkoak izango direla ziurtatu dute.

Hala ere, badakite hau ez dela egun batetik bestera egikaritu daitekeen zerbait, “trantsiziorako denbora” beharko duen prozesu bat baizik. Azpimarratu dute euskal gizartearen kohesioan eta berdintasunean sakontzeko apustua dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Hezkuntza Legea
EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.


Oposizio guztia aurka duen Hezkuntza Legea onartu dute EAJ-PSEk

Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]


Eraikuntza nazionala

Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.

Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]


Eguneraketa berriak daude