Errepasatu ditugu Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistako (EAOE) kideren batek edo bestek idatzitako artikuluak eta plazaratutako adierazpenak, okupatzen eta zapaltzen gaituzten espainiar eta frantses sistemetan, eskubide osoz, txertaturik dagoen Ezker Abertzalea.
Halako hausnarketak dira, gure iritzi apalean, erreformismoaren adierazgarri bat gehiago, konstante bat euren egunerokoan, eta neurriz eklektikoa den jarrera ideologikoa berretsi egiten dute. Ezta keinu iraultzaile txikienik ere galeriarentzat, era berean, etengabeko eskizofrenia politiko eta ideologikoan mantentzen dituzte euren oinarri sozialetako kide batzuk.
Batzuentzat “mendekua” da euskal preso politiko eta senideekiko espetxe politikaren oinarri praktikoa (eta lasai-lasai geratzen dira), beste batzuentzat, estatu-krisialdia eta lurralde-eredua direla eta, “zigortzat” jotzen dute estatu okupatzaileen jokabidea (eta soilik espainiar estatuaz ari dira, berriro ere frantsesaz ahaztuta), hau da, estatuak ez du asmatzen, hortaz, zigortu egiten gaitu.
Horiek horrela, Espainia, beste behin, krisialdi orokorrean bizi da, bai eta, eredu autonomikoari dagokionez ere. Hemen esango dugu aspaldiko kontua dela espainiar estatuaren krisialdi orokorra, nahiz eta deskonposizio eta desintegrazio maila guk nahi bestekoa ez izan. Edonola ere, krisia ez da zigorraren zergatia, estatu kapitalistak eta inperialistak baizik, eta Euskal Herriak aske izateko grinari irmo eusten diolako, eta gaur egunean euskal iraultza sozialista dugu hori lortzeko bide bakarra.
Beraz, egizue krisiaren inguruko aipamen gutxiago zerutik eroritakoa balitz bezala, eta, sinpleki, bere jatorriaren inguruko aipamen gehiago, hau da, klase borroka eta gaur egun fase inperialista eta monopolista dagoen kapitalismoaren etengabeko krisia. Erreformistek, sozialdemokratek, burokratek, burges txikiek eta espainiar, frantses edo eusko erregimeneko intelektualek eta gainerakoek ahalegin handiak egiten dituzte klase borroka ezkutatzeko eta, horrenbestez, ez dute gai horrekiko jarrerarik agertzen, ia egunero EAOEk egiten duena.
Klase borroka saihestu, sisteman sartzeko apustua egin, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoari uko egin eta hainbeste eman dutenen adorea, ilusioa eta borrokatzeko gogoa galdu izana justifikatu ezinik dabiltzanez, EAOEk beldurtu nahi gaitu. Diotenez, subiranotasunaren alde egin gabe posible da ere euskal preso politikorik ez egotea. Alegia, argudio politiko nagusi gisa beldura sartzen digute gorputzean.
Klase borroka saihestu, sisteman sartzeko apustua egin, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoari uko egin eta hainbeste eman dutenen adorea, ilusioa eta borrokatzeko gogoa galdu izana justifikatu ezinik dabiltzanez, EAOEk beldurtu nahi gaitu
Aldi berean, ezta independentzia ere ez dute aipatzen, eta subiranotasunaz ari dira. Oinarririk, eztabaida zintzorik eta iruzurrik gabeko jarrera eta ildo politikoz aldatzeko trikimailua darabilte, eta horrek lemak, kategoriak eta oinarri burgesak aldarrikatzera garamatza, horiek erabat gureganatzeraino. Zergatik batzuek erabiltzen dute subiranotasuna zein independentzia, ustez, esanahi berberarekin? Era berean, euskal preso politikoak esan beharrean, “presoak” besterik ez darabilte, eta halaxe ikusi eta irakurri dugu agerraldi politiko eta artikulu ugaritan. Horrek azalpen bakarra du: arrakalak sortzea gure jarrera politiko eta ideologikoetan: hurbilenetan, bihozkorrenetan eta nabarienak direnetan.
Gauza bera gertatzen da azken borroka zikloaren gainditzeaz aritzen direnean, hau da, izandako konfrontazio politiko-militarraz hitz egitean. Beste tranpa berri bat, izan ere, begibistan dagoenez, konfrontazioa eta enfrentamendua ez dira gauza bera, are gehiago baldin eta borroka politiko-militarrez ari bagara. Zer dela eta erabiltzen da testuinguru horretan? Bada, enfrentamendu terminoa desagerraraztea nahi dutelako.
Halako “zehaztasunak” ez dira huskeria. Behin eta berriro “konfrontazio” terminoa erabiltzeak estatu okupatzaile eta zapaltzaileen kontrako enfrentamendua arbuiatzea dakar berekin, armekin edo armarik gabekoa. Erreformistek, kapitalak eta burgesiek, oro har, ez dute espainiar eta frantses “demokrazia” okupatzaile eta zapaltzailearen kontrako enfrentamenduz berba bat ere entzun nahi.
Aldi berean, seinale edo idea multzo bat transmititzen dute, itxura denez, solte direnak. Desberdintasunen munduan bizi gara, inperfektua, bai…, baina konfrontazioa aipatuz, ez, ordea, enfrentamendua. Zergatik? Enfrentamenduarekin gure buruari geroz eta galdera gehiago egiten hasiko ginatekeelako eta, agian, sistemaren erreformak baliagarriak ez direla konturatzeko gai garelako, hortaz, sistema goitik behera aldatu beharko litzatekeela ondorioztatuko genuke.
Alde batean zein bestean diskurtso eklektikoaren konstatazioa ikus dezakegu. Subiranotasuna aipatu eta, aldi berean, errepublikaz eta independentziaz ari diren bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako estatua hobetu nahi dute. Horrelakoak ez dira hutsegite soilak edo gauza berdina adierazteko modu desberdinak, dena ondo kalkulaturik baitago. Gauza bera etorkizunean presoak egongo direla aipatzen dutenean (guk euskal preso politikoak deitzen diegu). Ondo ulertu al dugu? hau da, nahiz eta, lotsaren lotsaz, alderdien lege espainiarra onartu, sistemaren barruan sartu eta inor baino legalistagoak izan, gaur egun espetxeraturik daudenez gain, preso politiko gehiagorik izango al ditugu etorkizunean? Etorkizuneko koiuntura aztertu al dute ala berriro beldurtu nahi gaituzte benetako geldiketa politikoak justifikatzeko? Hala nola, erresistentzia-ekimenak, errepresioari egin beharreko erantzuna, nazio eta klase posizionamendu argia eta abar.
Aipatzen ari garen mundu horretako baten batzuek zera galdetzen diote haien buruari: “nola ekin zikloei eta nola itxi?” Dagoeneko 2019. urtean gaudela gogoratzen dugu, bada, 2009ko esku kolpe sozialdemokrata, burokrata eta entregistaren ondorioz eztabaidarik gabeko estrategia aldaketari ekin zitzaion, eta horixe planteatzen da orain. Kolpea (demokratikoa ote?) jo zutenen beste ebidentzia txiki bat dugu hori, halaber, gauzak egiteko modua (lehenago zein geroago).
Badago euskal preso politikoen aterabideari buruzko gogoeta egiten duenik, oraingoak eta etorriko direnak gure jardueragatik (EAOEren jardueraz ulertu behar da). Ikaragarria eta patetikoa, izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik abiaturik, burgesia eusko-espainiarrarekin sinatutako estatutu berriaren hitzaurreak kontraesan astunagoa dakarkigu. EAOEn nork esan du presoak sortzen dituen jardunbiderik izango denik? Horrek ditu bi kontsiderazio, batez ere, hauteskundeei begira: bata, lerroak estutu eta gero gerokoak, euskal preso politiko gehiago egongo omen direlako, baina orain dagokiguna dagokigu; bestea eta, aldi berean, paradoxikoa bada ere, ondo kalkulaturik dago, kontua da beldurra sartzen jarraitzea.
Esatea, azkenik, iraina dela, EAOEren “abian” prozesuaren bi eztabaidak eta gero, hainbeste presorekin egin daitekeenaz hitz egitea, oraingo presoei etsaiaren legeriari atxikitzeko eta bizimodua euren kabuz bilatzeko aspaldi esan zitzaiela jakinda.
Zoritxarrez, argi dago etorkizunean euskal preso politikorik egongo direla, alabaina, klase borrokatik bere alderdi guztietan eta Euskal Estatu Sozialistaren aldeko borrokatik aterako dira.
Oharra: Jakina! abstentzio aktibo eta iraultzailearen aldeko jarrerari eusten diogu hauteskunde ziklo osorako, nahiz eta apirilak 28an mezu beldurtzaile/posibilistak “garaile” atera. Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko ez dago bide baketsurik ezta okupatu eta explotatu gaituzten klaseeiko paktuen bitartez soluziobiderik egongo.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]