Amasa-Villabonan Atez Atekoa abian eta edukiontziak sutan

  • Sua eman diete lau edukiontziri larunbat gauean Villabonako alkate Galder Azkueren etxe aurrean. Astelehenean hasiko dira hondakinak atez ate biltzen herrian,  eta Sortuk EAJri lotutako pertsona batzuei egotzi die asteburuko erasoa.


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kontainerrei su eman zieten larunbat gauean Villabonan, alkatearen etxe atarian. naiz.info
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tolosaldea Txukun taldeko ordezkari Patxi Amantegi eta Patxi Agirreren izenak aipatu ditu Sortuk “gertatutakoaren errudun” bezala.

Joxean Agirre Sortuko Gipuzkoako koordinatzaileak egin ditu adierazpenak, eta “sabotajeaz” hitz egin du. Tentsioa pizteko erasoa atez atekoaren kontra egindako galdeketaren porrotaren ondotik datorrela nabarmendu du.

Sistema berrian hondakinak bereizteko kuboak banatu zituzten Villabonan ostiralean, eta herritar batzuek “alkateari mehatxu” egin ziotela ere nabarmendu dute.

Sortuk EAJri “arduraz jokatzeko eta horrelako erasoei babesik ez emateko eskatu dio”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-07-16
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Eguneraketa berriak daude