Konstituzionalak debekatu arren, autodeterminazioaz arituko da Kataluniako Legebiltzarra

  • Datorren azaroaren 12an Kataluniako Legebiltzarrak autodeterminazio eskubideaz jardutea aurreikusia du. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, ordea, astearte honetan bertan bigarrengoz ohartarazi zion gai horri buruz eztabaidatzeko debekua.


2019ko azaroaren 06an - 10:58
Kataluniako Legebiltzarrak autodeterminazio eskubideaz eztabaidatuko du azaroaren 12an.

JxCat, ERCk eta CUPek adostuta, hauteskundeen ostean Kataluniaren autodeterminazio eskubidea osoko bilkurara eramango dute ez legezko proposamen gisa. Hau da, horrek erran nahi du Legebiltzarraren posizio politikoa agertzeko erabakia besterik ez dela, ez duela inongo eragin zuzenik legedian.

Pedro Sanchezen gobernuak, aldiz, berehala jarri zuen helegitea Auzitegi Konstituzionalaren aurrean eta honek eztabaidarako onartu zuen. Ondorioz, auzitegiak erabakitzen duen bitartean, ezin da proposamen zehatz hori tramitatu.

Kataluniako Legebiltzarreko lehendakari Roger Torrentek aldiz, eztabaida bideratuko duela iragarri du, esanez bera ez dela “diputatuen zentsore izango” eta haiek proposatzen dizkioten gaiak bideratu egingo dituela. Bigarrengoz ohartarazi du Konstituzionalak Legebiltzarreko Mahaia, adieraziz desobedientziak hainbat zigor ekar ditzakeela, horietan artean penalak.

Lehen bai, orain ez; Katalunian ez, EAEn bai

Orain eztabaidatu ezin dena, ordea, sarri eztabaidatu da Kataluniako Legebiltzarrean. 1989an, esate baterako, bere burujabetzaren aldeko ebazpena onartu zuen eta segidan beste zazpi aldiz ere onartu dira autodeterminazio eskubidearen aldeko testuak.

Eusko Legebiltzarrak ere makina bat aldiz onartu ditu autodeterminazioa edo erabakitzeko eskubidearen aldeko ebazpenak, 1990ean egin zuen lehenbizikoa eta azkena aurtengo apirilean bertan. Inoiz ez zaio bururatu Espainiako inongo aginteri adierazpen hauek inpugnatzea.

Orain, ordea, Espainiako Gobernuak erabaki du Kataluniako Legebiltzarreko zentsore izan daitekeela eta nahi duenean eztabaida bat oztopatzen du Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriz, edo erabaki bat baliogabetzeko eskatzen du. Azken asteetan, aipatzen ari garen oraingoaz gain, legebiltzar honek onartutako beste bi ebazpenen aurkako helegiteak jarri ditu konstituzionalean: batean, legebiltzarrak Espainiako Erregea arbuiatu zuen, eta bestean, azaroaren 22an “Kataluniak bere etorkizun politikoaz erabakitzeko duen eskubidea” onartu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude