Konfinamendua arintzeko prozesua Espainiako Gobernuak erabakiko duela berretsi du Sánchezek

  • Erkidegoetako eta Espainiako presidentearen arteko zazpigarren bilera egin da igande goizean. Torrak eta Urkulluk konfinamendua leuntzako modua erkidegoek erabakitzea eskatu dute. Chivitek eta Urkulluk hainbat eskaera egin dute.


2020ko apirilaren 26an - 17:11
Argazkia: Moncloa.

Iragan asteko bileran bezala, Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak argi utzi du konfinamendua aritzeko erritmoa eta modua Espainiako Gobernuak erabakiko duela. Eldiario.es-ek jakinarazi duenez, hainbat presidentek erkidegoen parte hartze handiagoa eskatu dute neurri horien zehaztapenean edo kudeaketan. Generalitateko presidente Quim Torrak eredu zentralizatuaren eragingarritasun eza azpimarratu eta alarma egoera moldatzea eskatu dio Sánchezi, erabakiak autonomien esku gera daitezen. Ondoren Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak “kogobernantza” eta “autogobernua errespetatzea” eskatu du, Alemania jarriz eredu bezala. “Irizpide gehiago eta agindu gutxiago”, adierazi du Urkulluk. Biei oso antzeko hitzekin erantzun die Sánchezek: "Integrazio prozesu bat egiten ari gara, eta uste dut deserosoa izan daitekeela, baina deseskalada koordinatzeko ardura dugu eta ez dugu erantzukizun hori saihestuko”.

Chivite, ardura eta lidergo “partekatuen” alde

Nafarroako lehendakari María Chivitek zein Urkulluk prentsaurrekoak eman dituzte bileraren ostean. Chivite ados azaldu da Espainiako Gobernuak azaldutako arintze planarekin zein hori kudeatzeko moduarekin: “[Espainiako Osasun] Ministerioak ezarriko du marko orokorra, eta Nafarroak kudeatuko du fase asimetriko hori, gure osasun errealitatea eta soziala kontuan hartuta. Ardura partekatuak eta lidergo partekatuak bateragarriak dira».

Eman beharreko pausuak landuko dituen “trantsiziorako batzordea” osatuko duela iragarri du Chivitek. Hiru eskaera nagusi zuzendu dizkio Sánchez presidenteari. Nekazaritza lanei begira, langileek Nafarroa Garaia osoan mugitzeko eskubidea izatea defendatu du (gaur egun bizilekuko edo ondoko udalerrian soilik egin daiteke lan). Ikastetxeei dagokienez, ikasturtea amaitu orduko klase presentzialak berreskuratzea gaurdanik ez baztertzea eskatu du. Politika ekonomikoaren eremuan gastu araua malgutzea proposatu du, diru gehiago erabiltzeko aukera izan dezaten erkidegoek.

Urkullu, merkataritzara eta udara begira

Eusko Jaurlaritzaren “normaltasun berrirako trantsizio plana” aldarrikatu du Urkulluk bileran. Aurrera begira bi gai nabarmendu ditu. Batetik, komertzioak oro har pixkana irekitzen hasteko proposamena, elikagaietakoei ezartzen zaizkien neurri berdinekin. Bestetik, udari begira hainbat esparrutan “irizpideak partekatzeko” beharra, hala nola kultur edo kirol arloko jarduerak, ekitaldi herritarrak, hondartza eta igerilekuen kudeaketa edo jarduera fisikoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude