Kolonbia zutik jarri duen matxinadak hilabete egin du gobernuari eta Poliziaren bortizkeriari aurre eginez

  • Geldialdi nazionalak ondorengoa lortu du: zerga erreforma atzera botatzea, osasun sistemaren pribatizazio erreforma bertan behera uztea, klase ertain eta langilearentzat unibertsitateko matrikula doakoa izatea eta bi ministroren dimisioa. Garesti ari dira ordaintzen, ordea, borrokan ari diren herritarrak. Gutxienez 51 pertsona hil dituzte poliziek, 87 sexu-indarkeria salaketa egin dira, ia 1.000 zauritu eta 132 pertsona desagertuta daude egun. Kolonbian gertatzen ari denaren laurdenaren laurdena gertatuko balitz Venezuela edo Kuban, mundu osoko hedabide nagusiek arreta guztia eskainiko lioketen arren, Kolonbian ez dago ezkerreko mugimendurik agintean, eta hori nazioarteko agenda informatibotik kanpo uzten ari da herrialde horretan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketa larriak.

Istilu gogorrak izaten ari dira Kolonbian.

2021eko ekainaren 02an - 17:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Apirilaren 28an hasi zen Hego Amerikako herrialdea astindu duen matxinada herrikoia 800 udalerri baino gehiagotan, Bogota eta Cali gisako hirietan ere. Protesta sozialari Iván Duqueren gobernuak eman dion erantzun militarizatuaren aurka martxa baketsu erraldoiak, manifestazio artistiko eta kulturalak egin ostean, Comité Nacional del Parok ezin izan du lortu gobernuak sinatzea protestarako eskubidea errespetatuko duela. Hori dute finkatua matxinada sozial honi amaiera jartzeko negoziazioak abiatzeko baldintza gisa.

Ekainean sartu berritan, irakinaldiak hilabete bete duenean, Comité Nacional del Parok berriro mobilizatzera deitu ditu kolonbiarrak, Telesur hedabidean irakur daitekeenez. Ekainaren 2an eta 9an protesta egitera deitu dituzte.

Zer gertatzen ari da baina Kolonbian, hain mobilizazio luzean horrenbeste jendek parte hartzeko? Kataluniako La Directa hedabidean Susan Solano elkarrizketatu dute, protestetan parte hartzen ari den enpresaritza ikasle kolonbiarra. Miseria, desoreka sozialak, guda eta gosea, ahanzturan erorita dauden herrialdeko hainbat eskualdetan guztiz normalizatuak, jada ez dira onargarriak pairatzen dituzten kolonbiar askorentzat. "Badirudi dozenaka mila pertsonak, beren izenean edo eragile sozialetan antolatuta, izan indigenak, nekazariak, jatorri afro-a dutenak, ikasleak, sindikatuak... argi dutela herrialdea blokeatzen jarraituko dutela mobilizazioen bidez, inposatu nahi dizkiguten erreforma guztiekin amaitu arte", dio.

Lehergailuaren metxa erreforma fiskalak piztu zuen (atzera bota zuten protesten ondorioz) eta Poliziak hainbat protesta baketsutako parte hartzaileak tiroz edo granadekin hil izanak egoera leherrarazi zuen. Ondoren, osasun sistema pribatizatzeko asmoak ere aurretik eraman dituzte, Ogasun ministro Alberto Carrasquillak eta Atzerri ministro Claudia Blumek dimititu behar izan dute, eta unibertsitateak doan izatea lortu dute langile eta ertain klaseentzat.

Poliziaren bortizkeria izugarria

Protesta hauek guztiak, ordea, garesti ordaintzen ari dira kolonbiarrak. Sare sozialetan zabaltzen diren bideoetan ikus daiteke nola darabilten modu desproportzionatuan poliziek eta agente parapolizialek bortxakeria. New York Times gisako hedabideak iritsi dira horri sinesgarritasun guztia ematera.

Jarraian ikusgai den bideoan ageri dira adibide batzuk.

Bortizkeriaren irudi lazgarrienetako batzuk Cali hiriko aldirietan ikusi ahal izan dira. Ia etengabe blokeatuta daukaten hiriaren kanpoaldean poliziak atxilotutako herritarren gorpu zaurituak aurkitu dituzte, eta ez dira gutxi izan ibaiak agerrarazi dituen manifestarien gorpuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Hamabi urteko etxeko atxiloaldia ezarri diote Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari, iruzurra eta eroskeriagatik

Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen 2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zena, hainbat paramilitarri ordainketak egiteagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi berarengatik, eta orain Bogotako Auzitegi Nagusiak ebatziko du Kolonbiako lehen... [+]


Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
"Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke"

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


2025-01-17 | Theo Montoya
Anhell69
MULTIMEDIA - dokumentala

Sinopsia: Zuzendari gazte batek gatazkak, indarkeria eta paradoxak nagusi diren Medellingo (Kolonbia) hirian bizi izandakoa kontatzen du. Haurtzaroa, bere herrialdeko egile-zinemarekin izandako topaketa eta bere sexualitatearen aurkikuntza gogoratzen ditu. Ondotik, bere lehen... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-11-20 | Leire Artola Arin
Laura Orozco, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra
"Petrok lau urtetan ez du konponduko Kolonbiako problematika, baina hobetzeko esperantza daukagu"

Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, "No más olé" legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude