Koldo Mitxelena eta Martin Ugalde "h"-az eztabaidan, 1970eko elkarrizketan

  • Koldo Mitxelena hizkuntzalaria jaio zela ehun urte bete direnean, Martin Ugaldek 1970ean egin zion elkarrizketa ekarri dugu hona. Zeruko Argia aldizkariaren 394. zenbakian argitaratu zen:


2015eko abuztuaren 20an - 09:15
Koldo Mitxelena (Errenteria, 1915 - Donostia, 1987) euskara batuaren sortze prozesuan eragile nagusia izan zen.

Joan dan Batasuna VII-an agindu bezela, emen dakart izketaldi sail honeri bukaera emateko egiña izan zan elkar-izketa.

Galde-erantzunetan asi baiño lehen, oarpen batzuk egin nahi ditut:

1) Lafitte jaunaz aritu nintzan lan hortan adierazi nahi izan nuanez, gehien bat Mitxelenak gertatutako lanaren azterketan ez zuan Mitxelena berak eskurik sartu nahi epaitua-epaille bezela agertzeko ardura zuzenez, noski; ala ere, ez zitzaidan auzi hontan gora eta behera ahotan erabillitako gizonari bere itza eman gabe uztea ondo iruditzen; egia esan? Mitxelena jauna pixkaren bat behartu ere egin ote dudan beldur naiz? eta barkatu nazala.

2) Elkar-izketa hau ez da egin berria; joan dan Aste Santuko opor-aldiak Mitxelena jauna erriratu zigunean joan nintzaion artu-eman hau izateko Errenderira, eta ez orduan bertan argitaratzeko asmoz, bere honetaratze hau ez galtzeagatik baizik; gero, nola sail honen agerraldiak banakatuak urtetzen joan diran, nere lantxo honi bere garaia eldu aurretik udako opor-aldiak ekarri du berriz Mitxelena jauna Paristik gure errira, eta orain nere kezkaz (Euskaltzaindiko aldaketak, Batasunaren kutxa ager berria danez gero e. a.) galdetu diot, ia, ba, egin genduan lana berritu, gaurkotu, beharko gendukeen; "ez" esan dit, "zurea dagoen dagoenean uztea eta horrela argitaratzea obea dala uste dut; ez litzake zuzen, nik uste, orduan esan nizkizunak orain aldatzen astea; eta zuk eskubide osoa duzu jaso zenituenak jaso zenituen bezela emateto"; alaxe egin dut.

3) Azkenik argi utzi nahi dudana hauxe da: sail hau asteko eragin ziran giro eta asmoetan egindako elkar-izketa dala; elkar-izketa hau gaur berriz egin behar bagendu, beste batzuk izango lirake nere galderak eta besteak izango lirake, noski, Mitxelena januaren erantzunak; argitasun hau zor diot Koldo Mitxelenari eta baita sail hontako lanei jarraitu dieten Zeruko Argiako irakurleei ere.

Iru oartxo hoiek egin eta gero, goazen arira.

Mitxelena jaunak ez du nere aurkezpen beharrik, baiña gaiñontzekoekin egin dutan antzeko aipamen bat merezi ere ba du eta egingo diot: Errenderiko seme ospetsu hau Madrideko Unibersidadean "Doctor en Filosofía y Letras" titulua irabazi ondoren "Seminario de Filologia Vasca Julio de Urquijo" zuzendari izana da; gero, lehen Salamancan eta orain Parisko Sorbonan irakasle da, "Real Academia de la hengua Española"koa eta beste atzerriko ele-jakintza etxe batzuetako laguna, eta, batez ere, Euskaltzaindiko lagun osoa.

Ala, eta berez ba du nonbait Euskaltzaindiaren itzal eta uste on zintzoa, eta Arantzazuko billeretako sortu zuan euskera-batuaren aldeko lanak aztertzeko batzordearen buru egiña izan zan.

Arantzazuko batzar hontatik honokoak dira gehienbat gure artean sortutako gora-beherak.

-Leben “h”-rik erabiltzen ez genduen euskeldunoi letra berri hau aurrean ikusteak pixka bat nahasketatzen gaitu- esan nion Mitxelena jaunari-. Bi galdera egin nahi nizkizuke batez ere: 1) Zergatik da “h” hau euskeraren butasunerako beharrezkoa, eta, 2 ) nola izan dira “h” hoiek sartuak?

- “H” hau artzeak zenbaiti zaildu egin dio iskuntza, eta beste batzuei erreztu -esan zidan- Hontan, Euskalerria noraiñartekoa sentitzen dugunak ba du zer ikusia: mugaz auzkoak ez ahal dira Euskalerria? Idatziz (ez naiz literaturaz ari, baizik gure arteko artuemanetan behar dugun idatzi-bide batez baizik) adierazteko izkuntza bat behar dugu. Iñun ez da idatzia eta itzegiña berdiña; gure errian ere ez. Batu behar badugu, danetik artuta batu behar dugu. Gero, nola artuak izan diran galdetzen didazu: Arantzazun izenpetu genduan agiriak dionez, bokal artekoak ondo ikustak izango lirakeela (berdinak diranean: ari (hilo) eta ahari (carnero), zar eta zahar, eta asko eta asko bereizteko eta ez diranean: ao, au, ago aba eta beste ainbeste esateko bide bakar bat artzeko: aho (boca). Honek zerbait zailduko duela mugaz onuzko euskaldunen idatzi eta irakur bidea? Alaxe da; baiñan alderdi guzietan dauzka izkuntz-idatziak zailtasunak.

- Euskaldunok pozik giñan lehen, euskeran letra bakoitzak soiñu bat, ots bat, bakarrik zualako, eta soiñurik gabeko batere ez gendualako; orain ere hontan dira gure arteko asko, eta erantzun bat merezi dute noski.

- Bai, alaxe da. Baiñan errexa ez da beti onena: letra bat, soiñu bat, gehienetan eziña da; begira, bestela, gaiñontzeko izkuntzei, eta gurea baiño ugariago mintzatuak eta idatziak dira!, eta askotan ez da hori komeni ere: esate baterako: adar, adarra; batean r erabiltzen dugu r gogorra egiteko, eta bestean rr; eta hau ondo datorkigu, ekonomikoagoa baita.

-H gabekoek, erreztasun edo ekonomi hauxe agertzen dute bere asmoaren alde- esaten diot.

-Baiñan ez ahaztu: batasunaren alde lanean ari geranean, batasuna da elburu, eta ez erreztasuna batasunaren kalterako ez danean, erreztasuna behar dugu billatu, noski, baiñan batasuna da gure jo-muga. Jokaera batek ez du bestea (eta hau batzuetan) menderatu besterik egiten, naiz eta biak, bakoitza berean, onak izan.

- Batasuna dala-ta borondate oneko euskaldun askok h hau artuko luteke, beste askok artu dugun bezela; bainan gehiegitxo ote diran pixka bat izututa daude: bi milla itzeko iztegi berria (zuk gertatu eta Euskaltzaindiaren babesean agertutako Euskera-batasuna ) daukat batez ere buruan galdera hau egiten dizudanean: ezin ahal ditzakegu h hoiek gutxitu?

- Iztegi berri hori ez da nerea bakarrik; jende prankoren lana da; ala ere nik ez dut nik dudan erantzun-beharrik ukatu nahi. Baiñan iztegi horren asieran esaten da gure lan hau ez dala saio bat baizik, eta zuzenketak egiteko gertu gaudela. Bestalde, iztegi honek ez du iñor behartzen: h erabilli nahi dutenen artean gidari bat bezela eskeiñia izan da; ordurarte amaika ba zian behar ziran baiño h gehiago erabiltzen zituztenak, eta laguntza bat bezela eskeiñia izan zan.

- Eta gidari bezela, ezin zan h hau gutxitu? -eutsi nion oraindik.

- Nere ustez gauzak era bat egin behar dira. Gure gaiñetik zegoan lege bat behar genduan, eta artu dugu: batez ere Lapurdi aldean antziñako idazleek erabilli duten era; h-ak ez dira guk jarri ditugunak, arkitu ditugunak baizik.

-Baiñan- esan nion berriz (eta baita, beldur naiz, ez-egoki xamar ere) arkitzeko erabilli ziran bide hoiek ezin ahal ziran estuagoak izan?

- Asko eta asko kendu genituan, noski. zenbait konsonanteren atzean agertzen ziran h guziak kendu ditugu. Geratu diranak beharrezkoak dirala uste dugu gure izkuntzaren bizkar-ezurrak batasunean iraun dezan. Auzia emen dago -esaten dit Mitxtelena jaunak- bakoitzak duan euskera ala danak dira euskera? Euskera batu behar ba dugu, bat egin behar ba dugu, hauxe artu behar dugu kontuan: euskera oiñarriz bat dala, eta axalez bakarrik dala berezia; eta zeri begiratu behar diogu: oiñarrizko batasunari ala axaleko ezberdintasunari?

- Bai, bakoitzak gurea dugu errezago, eta horrera, errezera, joaten gera maiz

-Noski -esaten dit Koldok- obe litzake: 1 ) euskerazko itz guziak gordetzea. aberatsago izango litzakealako; baiñan kontuan euki behar dugu aberastasun honek euskeraren eriotza daramala barruan; eta 3) euskotar guziok euskalki guziak ezagutu eta erabiltzea, baiña eziña da hau. Orduan, euskera biziko ba da, batasuna behar-beharrezkoa dugu. Zuk aitatu duzan iztegi hortan oso zabalduak dauden itz berdiñetatik bat aukeratzen dugu, ta hori da eskeintzen duguna.

- Bai, bururik eta lanik gabe ez dugu batasunik egingo.

-Nere aldetik- esaten dit Mitxelenak -alaz guztiz ere, zerbait galdetu nahi nizuke...

- Esan.

- Zure galderak, beti edo gehienetan, xede batera doaz: h kontura. Ez dut nik ukatuko auzi hori larria denik. Batasuna, ordea, ez dago horretan, ezta urrik eman ere. Askozaz ere gehiago da batasuna eta batasunera bidean ba ditugu, pilaka, hori baiño kontu larriagoak. Hori ez da, gehienez ere alde nahiz kontra jokatzeko ederki datorren bandera ikusgarria besterik.

-Ala da, noski; baiña nerez ikasi izan ahal dudanez -esan nion- h honen auzia ez da teknika eta gramatika prolema izate utsean geratu, gizarteko eta belaun-arteko politika arazo gorri bat bezela jaso dan ikurriña izatera eldu da. Nik uste, biotz-auzi hau arrazoi-auzi biurtu behar dugula, geroko batasun-lanak pozoi honen ahal dan kutsurik gutxiena eraman dezan: ara nere kezka, eta auzi hau lehen bait-lehen ahal dudan zehatzen erabakitzeko asmoa; behar ba da gerorik gabeko asmoa, aitortzen dizut zuri.

-Bai- esaten dit Mitxelenak -batasunerako eragozpenik okerrena h-ez bestekoa da: nahi ta ez, batasunik izango ba dugu, nork gure aldetik amor eman beharko dugula, puntu batzuetan batzuk eta besteetan besteak. Eta iñork ez dugu, eta bidezko da, ez gurerik utzi nahi eta ez besteerenik artu. Hori orrela izanik, hauxe euki behar genduke gogoan: euskerak, biziko baldin ba da, batasuna behar duela; euskerak irautea nahi ba dugu zinetan, batasunaren alde zinetan jokatu behar dugula Eta, batez ere, euskeraren eta euskera batuaren alde bagaude, prest egon behar dugula, ezin-besteko izango baita, etxekoak utzi eta besterenak artzeko, arrazoizko baldin badirudi.

- Alaxe derizkiot: eta egin danaren fede ona erakusteko, komeni da lan hori zuk nola egin zendunaren berri guk izatea; baliteke honen zabalkundea gure egin-beharraren- eragille izatea; zer egiten ari geran jakin nahi izaten baitugu. Ba dakit zuk zerez bakarrik egindako lana ez dala.

-Ez da iñola ere! Nik nere ofizioa ba dut, eta lanak ere izaten ditut; ez dut, egia esan, neretik kanporako lan gehiegi egiteko astirik izaten. Euskaltzaindiak bere 50go urte-urrena dala-ta jaia ospatzeko betiko bere batasun kezka hau aztertu nahi izan zuan. Orain arte ez zan gehiegizko urratsik egin bide hontatik, eta ni ez nintzan batzar batean (ni Salamanean nintzala ) artu zuan Euskaltzaindiak ni batzorde horretako buru izentatzeko erabakia; nik erru asko izan nezazke batzar hontan egin ziran lan hoietan, baiñan batere ez dut ni izentatzeko Euskaltzaindiak artu zuan erabaki hontan. Eztabaida eta polemika bizina aztertu ziran 1anak Arantzazun; batzuk maiori ixilla edo aitatzen dute azterketa hoien buruz, eta nik esaten dut, maiori horrek ere nolabait izan zuala itz egiteko bidea, eta itz egin behar duala iritzi hori nolakoa dan jakiteko.

- H horren alde gehiegi eman ote zanaren kexak entzun ditut maiz; letra honekin, behar zan baiño gehiago nahastu dugula izkuntza, alegia.

- Nahi duanak errextu lezake bere idaz-bidea. Nola nahi, bide bat behar dugu elkar egiteko. Arantzazun egin ziran lanak, leialki eta funtsez egiñak izan ziran, eta Euskaltzaindiaren babesean eta bere gizonen bitartez. Langilleak izan zuten an lana! Artu zan neurri txiki hura ona dala uste dut..., jarraituko bagenio. Gaiñontzekoak, ibilli-ibilliz joango dira geratzen edo joaten; hori geroak, eta erriak, noski, esango du.

- Ulertu behar genduke- esaten diot -ez gerala asmaketa batekin jostaketan ari; batasun lan hau lan-bidez artu behar dugula; eta ez gera, noski, lan hau izan dugun erri bakarra...

- Bai zera...! Serbo-kroatek ere Yugoslabia sortu aurretik auzi berbera izan zuten: alderdi batzuetakoek h erabiltzen zuten, bestekoek ez; azkenean h sartu zuten. Gure kontua hau da: euskerak duan orokor edo elkarrekikoa arkitu nahi badugu, inguruko bereizkuntzak baztertu behar ditugula. Nik (seme) "semia" esaten dut, baiñan konturatzen naiz "seme bat" esanten dutala, eta orduan semiaren azpitik dago semea, eta ogiya, ogiye, ogije hoien azpitik ogi bat esaten dutala. Guk egiña saio bat izan da; euskera guziak izan dezaketen funts hori arkitzea izan da gure asmoa. Beharrezkoa baitugu. Nik ez dut esaten guk egin duguna lege denik; ni arritzen nauena da, guk eskeiñi genduanaren aldamenean iñork ez duala besterik jartzen.

 -Batzuk diotena da- esan nion bukatzeko- h gabeko lehengo euskera ondo zegoala.

- Baina batasunik gabea!

- Alaxe da.

- Danak batasuna nahi dugu itzez- esaten dit Mitxelena jaunak amaitzeko- baiñan modelo bat atera danean, aurka daudenak ez dute beste ordeko bat erakusten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntzalaritza
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-05 | ARGIA
Mikel Perez
"Euskara eta gaztelania nahastearen arrazoi bakarra ez da hizkuntza gaitasuna"

Mikel Perez Gonzalez hizkuntzalaria hitz egiterakoan erabiltzen den kode alternantzia aztertzen ari da, alegia, euskaldunek nola nahasten dituzten euskara eta gaztelania. Alternantziaren arrazoietako bat euskara gaitasuna da, baina Perezek gehiago ere kontatu ditu.


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Eguneraketa berriak daude