Klimaren Aldeko Gailur Alternatiboa antolatu dute Iruñean

  • Datozen asteetan egingo du NBEk klima larrialdiaz jarduteko COP27 konferentzia Egipton. Klimaren Aldeko Aliantzak salatu du 3.600 milioi pertsona bizi direla klima-arriskupean, eta agintariei ekintzak eskatu dizkie. Azaroaren 4tik 26ra bitartean hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak edota mobilizazioak antolatuko ditu eragileak.

Klimaren aldeko gailur alternatiboa antolatu dute Iruñean / Argazkia: Ahotsa

2022ko azaroaren 03an - 08:30

Klimaren Aldeko Aliantzak COP27 alternatiboa antolatu du Iruñean azarorako, hain justu NBE Nazio Batuen Erakundea klima larrialdiaz jarduteko Egipton bilduko den garai berean. Antolatzaileek asteazkenean agerraldia egin dute eta gogorarazi gutxienez 3.600 milioi pertsona bizi direla arrisku klimatiko handiko egoeran. Horregatik, "ekintza klimatikoa" azkartzea exijitu diete Egipton bilduko diren agintariei. Azaroaren 4tik 26ra bitartean, Iruñeko txoko kulturaletan zein kaleetan hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta manifestazioak egingo dituzte.

Datozen asteetan batzartuko dira NBEko estatuak klima larrialdiaren aurrean erabakiak hartzeko asmoz; hala ere, aurreko urteetako COPen emaitzak ikusirik, ekintzaileek ez dute itxaroteko beharrik eraginkortasuna exijitzeko. Salatu dute klima larrialdiari, prezioen eta ziurgabetasunaren etengabeko igoera gehitu zaiola, hala nola, erregai fosilekiko mendekotasunagatik. Gainera, injustizia klimatikoa eteteko eskatu die; hala deritzo gutxien kutsatzen duten herrialdeek, larrialdi klimatikoaren ondorioak gehien sufritzeari. Horretarako, "gehien kaltetzen dutenak gehien zigortuko dituen zerga sistema klimatikoa" aldarrikatu dute. 

Bertako instituzioei ere leporatu diete gezurretan ibiltzea, eta diskurtso lasaigarriak ematen dituzten bitartean “kapital handiarekin bat egitea eta klimari eraso egiten dioten proiektuak bultzatzea, hala nola Mina Muga, AHT, Esa handitzea edo auto elektriko pribatua eta makroproiektuen aurreko permisibitatea”. Gogorarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legean bilduak ditu emisioak murrizteko helburuak, eta haiek lortzeko beharrezkoak diren aurrekontuak, baliabideak eta tresnak jarri behar ditu.

Klimaren Aldeko Aliantzak eta Iruñeko COP27aren babesleek argi dute agintariek dutela erantzukizun gorena, baina herritarrei ere mobilizatzera eta antolatzera dei egin die. Ekimenaren helburu bat da eguneroko ohituretarako alternatibak erakustea. Bi gako nabarmendu dituzte asteazkenean, aurrerapen gisa: elikadura eta energia burujabetza. Azaroan egongo da Iruñean haietan eta beste hamaika ertzetan sakontzeko parada, hogei eragile baino gehiagok 30 jardunaldi antolatu baitituzte horretarako. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude