Emakumeak borrokan

Klasean transfoboa izateagatik zigortu dute Tafallako institutuko irakasle bat

  • Behin behinean irakaslearen jarduna eten du Hezkuntzak, gertatutakoa ikertu bitartean. Familia batek jarri du salaketa, gelan "behin baino gehiagotan" iruzkin tranfoboak egin dituela salatuz.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2018ko urtarrilaren 12a

Espedientea zabaldu diote eta behin behinekoz ez da irakasle lanetan ariko. Hori da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen eta Funtzio Publikoaren Departamentuak erabaki duena Tafallako Institutuko irakasle bat zigortzeko, transfobia salaketa jaso ostean. Familia batek eman du abisua, irakasleak "behin baino gehiagotan" iruzkin transfoboak egin dituelako. "Oso larria" da ipini dioten falta. Kasua ikertzen ari da Hezkuntza orain. 

Irakasleak "gezurrak eta kalumniak" salatu ditu, ikasleei bidalitako email batean, eta esaldi tranfoborik esan ez zuela defendatu du. LGTBI legeari buruzko aipua egin zuela azaldu du, "komentario kritikoa". Honako adierazi du postan: "Ahal Duguk Espainiako parlamentuan aurkeztutako legeak guraso-agintea kentzen die gurasoei, haurrek eta nerabeek beren kabuz atzera bueltarik ez duten erabakiak hartzea baimenduz, gurasoen laguntzarik gabe eta medikuen aholkurik gabe". 

Lege horretan trans despatologizazioaren alde lerratu zen Ahal Dugu eta sexu eta genero orientazio guztiak errespetatu daitezen aldarrikatu zuen.

Artikulu hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: LGBTI  |  Tafalla

LGBTI kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-20 | ARGIA
'Harro!' jaio da, Euskal Herrietako LGBTI elkarte ezberdinek osatutako plataforma

Bilboko Zirika herri gunean eman dute ezagutzera plataforma, astelehen goizean. Aurkezpen ekitaldia, ostera, ekainaren 15ean izango da, Donostiako Uliako Guardetxean.


2019-05-17 | Amaia Fernández
LGBTfobiaren aurkako nazioarte eguna
MULTIMEDIA - erreportajea

Gaur, Donostian kalera aterako dira, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean.


Kalera aterako dira Donostian LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da maiatzaren 17a, 1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela gogorarazteko. Hori dela eta, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak elkarretaratzera deitu du ostiralerako; mobilizazioa Bulebarrean izango da, 19:30ean, LGTBIfobiarik gabe bizi nahi dugu! lelopean.


2019-05-16 | Topatu.eus
Euskal Herriko hainbat eragilek LGBTIfobiaren inguruko azkerketak argitaratu dituzte

Les Bascos elkarteak Ipar Euskal Herrian egindako galdeketen emaitzak aurkeztu zituen astelehenean eta, bestetik, Lumagorri HAT taldeak ‘Sexu-eta genero-dibertsitatearen aurka Gasteizen izandako erasoen eta gorrotodelituei buruzko II. Txostena’ argitaratu du. Datuek argi uzten dute prebentzio eta sentisibilizazio lanaren beharra.


Aitor kantinera aterako da eskolako Alardean

Aitorrek 13 urte ditu, “luma” dauka eta bullying homofobikoa jasan du ikastetxean, baina genero arauak zorrotz bete ordez, iseken jomuga izan daitekeela jakin arren, Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu du. Bejondeiola.


2019-05-14 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko LGBTfobiaren inguruko datuak argitaratu ditu Les Bascos elkarteak

Plazaratutako galdeketa baten bidez jasotako erantzunen emaitzak eman ditu jakitera elkarteak. Prebentzio eta sentsibilizazio lanen beharra azpimarratu dute.


Nafarroako Gobernuak LGTBI+ Kontseilua sortu du

Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu du Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako foru-dekretuaren bidez. Horrela betetzen da 2017ko LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako legeak agintzen zuena. LGTBI+ taldeak, gazteria, adineko pertsonak, sindikatuak eta FNMC, besteak beste, egonen dira ordezkatuta kontseilu berri honetan.


Jarrera homofobo eta transfoboen kontrako inkesta abiatu du Les Bascos elkarteak

Ipar Euskal Herriko Les Bascos LGBT+ elkarteak egin du galdetegia Interneten. Heterosexualak ez direnen portaerak, pentsaerak eta ekintzak identifikatu eta onartzera iristea du helburu.


Sexu heziketa
Pornografia denean sexu hezitzaile nagusia

Gutxi eta era okerrean. Oro har, hala irakasten zaie haur eta gazteei sexualitatea, ikastetxean eta ikastetxetik kanpo. Helduok sexualitateaz dugun ikuspegi murritzak badu zerikusirik, baita geure beldurrek eta begirada okerrak umeen sexualitate naturalean duen eraginak ere. Artikulu honetan hizpide ditugu asko dakitela uste arren, ikasleek eremu honetan oraindik duten ezjakintasun maila –norbere gorputzaren ezezagutza barne–, generoaren arau zurrunek nola markatzen duten batzuek... [+]


Zinegoak 2019, "lumaz harro"

Lumafobiaren aurrean, “bakoitza nahi duen modukoa izatea eta nahi duen moduan, nahi duen lekuan adieraztea” aldarrikatuko du aurten Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak. “Luma izatearen harrotasuna” jarri dute erdigunean, konbentzionalismoetatik aske eta gustura sentitzea helburu.


Eguneraketa berriak daude