Kitzikan, sexu askapenerako gazte antolakunde berria

  • Euskal Herriko sexu askapenerako gazte antolakunde berria sortu da, Kitzikan. Bi urtez hausnarketan eta eztabaidetan murgilduta egon ondoren, ekintzara igarotzeko ordua heldu dela erabaki dute. Topatu.infon aurkezpenaren kronika egin dute.


2015eko otsailaren 2an - 10:34
Azken eguneraketa: 13:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Kalean dugu etorkizuna, kalea da gure iragana, gure oraina. Kalea gara. Kalean nahi ditugu kandelak sutu, eta kandelak sute bihurtu, kaleko izakiak nahi ditugu piztu, zirikatu”, aipatu zuten larunbatean Bergarako gaztetxean egindako aurkezpenean. “Behartu gaituzte beste mundu batean bizitzera, beste unibertso batean nahi ez duguna izatera baina biktima izendatu nahi izan bagaituzte ere, bihurtu gara subjektu aktibo”, azpimarratu zuten.

Sexualitateen eta identitateen kontroletik askatzea izango da Kitzikanen helburua, antolakuntzaren bitartez bultzatuko den jendarte osoaren askapen prozesua alegia: “Jende askok pentsatzen du gay eta lesbianen mugimendua dela, baina ez da horrela. Sexua duen pertsona oro bildu nahi dugu, jendartea askatu”.

Kapitalismoaren aurka egin eta gorputz, praktika eta herri askeak eraikitzeko beharrezkotzat jo dute elkarlana eta aliantzak eraikitzea: “Mugimendu ezkertiar eta abertzaleen arteko aliantzak ezinbestekoak dira benetako hausturak emateko”. Elkarlan horretarako prest agertu dira Bilgune Feminista, Ernai, LAB sindikatua eta Medeak taldea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!