EAEko kirolaren goi-eskolan titulu akademikoak faltsutu ziren ikertzen ari dira

  • [Zuzenketa (2022-05-09): Jatorrizko albisteari hainbat zuzenketa egin diogu, lehen eskuko iturriekin bildu ostean]


2022ko maiatzaren 02an - 11:01
Irudia: Google Maps
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kirolene, 2009az geroztik Durangon kokatua, EAEn goi-mailako kirol ikasketak eskaintzen dituen zentro publiko bakarra da. Titulazioak eta espediente akademikoak faltsutzeagatik jasotako salaketak direla-eta abiatu du epaitegiak prozedura penala. Ustezko irregulartasunen onuraduna zentroko irakasle eta idazkari Iker López litzateke. El Diariok jaso duenez, Lópezek, atletismo irakasle gisa, bere buruarentzat 9ko notarekin sinatu ei zuen atletismoko goi-titulazioa jasotzeko irakasgai bakoitza.

López jada agertu da epailearen aurrean. Ukatu egin du bere buruari notak jarri izana. Areago, zentro horretan irakasle bezala aritu ahal izateko beharrezko titulazioa ez duela dioen informazioaren aurrean, erabat faltsua dela azaldu digute Kiroleneko ordezkariek, izan ere, Iker Lópezek burutuak ditu lan horretan aritu ahal izateko ikasketak, baita beharrezko tituluak jaso ere. Azaldu digutenez, aurreko zuzendaritzak espediente akademikoak behar bezala tramitatu ez zituelako gertatu da gaizki ulertua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude