Kilometroak 2015 kantua aurkeztu dute

  • Aurten Usurbilen egingo da Kilometroak eta Udarregi Ikastolarentzat izango da bildutako dirua. Herriko hainbat musikariren artean osatu dute abestia, Jakoba Errekondoren hitzak oinarri hartuta. Abestia hemen jaitsi daiteke mp3 formatuan.


2015eko martxoaren 18an - 12:57
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

 

 

Herriko hainbat musikariren artean sortu dute abestia, prentsaurrean azaldu dutenez:

“Bakoitzak bere ideiak elkarbanatu ostean, abestia osatzeari ekin genion. Aipatzekoa da, abestiaren letrak shock egoeran utzi gintuela hasiera batean, ezohikoa eta irregularra baita, baina hori guztia gaindituta, letraren magiak bizia hartu zuen”.

Abestiaren sortze prozesua esperientzia berria izan da musikarientzat, haiek aitortu dutenez: “Dena izan da berria guztiontzat, ez baikenuen sekula elkarrekin jo; hortaz, hasierako pausuetatik estudioko orduetaraino, gozatu egin dugu elkarrekin”.

Kilometroen jaiaren antolaketa guztia eta gauzatzen diren ekimen guztiak oinarri batzuetatik abiatuta egiten ari direla jakinarazi du Eñaut Telleria Ikastolen Elkarteko ordezkariak: “Udarregi Ikastola garatzen ari den Hezkuntza Proiektu berria bultzatzeaz gain, 2015eko Kilometroetan auzolanean, inklusibitatean, jasangarritasunean eta parekidetasunean sakontzeko lehen harriak jarri nahi dira; harri horien gainean eraiki nahi dugu, pixkanaka, usurbildarrontzat, gipuzkoarrontzat eta euskal herritarrontzat desio ditugun hezkuntza eta herri eredua”. Horiek dira, beraz, Usurbilgo Kilometroen jaia sustengatuko duten bost zutoinak.

Horrez gain, aurten Usurbilen egindako lanak hurrengo urte eta edizioetarako baliagarri eta erreferente izan nahi dutela ere nabarmendu du: “Honakoa ez da Usurbilen geldituko den proiektua: pixkanaka, Euskal Herri osoko proiektu bihurtu nahi dute”


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Kilometroak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.