Jai eredu baten azkena

  • Urriaren 6an izan da Ikastolen Elkarteak Gipuzkoan antolatzen duen Kilometroak jaiaren azkena, bai behintzat orain arteko moduan. Hurrengo urtekoa, Amasa-Villabonakoa, txikiagoa izango da eta parte-hartzea sustatuko dute.

Ikastola atarian hasiera ekitaldian. Argazkia: Kilometroak 2019.

2019ko urriaren 07an - 11:00

Datorren urtetik aurrera Kilometroek formatu txikiagoa izango dute; herrian baino Gipuzkoan eta Euskal Herrian jarriko dute fokua; eredu kontsumistatik parte hartzeko jaia antolatu nahi dute; eta aldarrikapena indartu nahi dute.

Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola izan da urriaren 6an protagonista. “Ni, hi, hura… ikastola mundura!” lelopean hurbildu dira milaka euskaltzale Gipuzkoako itsasertzera. Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak, Nekane Artolak, ikasturte berrirako ikastolek jarritako hainbat helburu aipatu ditu jaiaren hasierako ekitaldi instituzionalean.

Batetik, euskararen kalitatea eta erabilera modu larrian jaitsi direla-eta egoerari aurre egiteko irtenbideak lantzen hasita daudela adierazi du Artolak. Ondoko beharrak azpimarratu ditu: “Hezkuntza sistema osorako murgiltze eredua, hizkuntza politika eraginkorrak, eta eragileen arteko elkarlana”.

Bigarrenik, jaiotze tasaren jaitsiera aipatu du. Sareen arteko gerran hasi beharrean, neurri adostuen alde egitea lehenetsi du.

Hirugarrenik, atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzeaz aritu da. Hala adierazi du Artolak: “Orain arte ikasle hauen eskolatzea ez da modu orekatuan egin ikastetxeen artean, eta horrek segregazio arriskua ekarri du. Aldaketak ematen ari dira eta Hezkuntza Sailak bide horretan sakondu behar duela uste dugu. Gu hasi gara etxeko lanak egiten (harrera planak, barne beka sistema…).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kilometroak
Zortzi ikastolari aitortza egin diete euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egindako lanarengatik

Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.


2022-10-03 | ARGIA
Kilometroak jai parte-hartzailea egin dute Ibarran

Kilometroak Ibarran ospatu dute urriaren 2an, "Irribarra" lemapean. Aurtengoaren berezitasuna izan da eremuak ez dituztela adinka bereizi eta ez dela kontzertuen gune bakar bat izendatu, eta jolas zein kirol aukera zabala izan dela. Horrekin, festa giro... [+]


2022-09-27 | ARGIA
Eraldatuta dator Kilometroak jaia

Ohiko guneak goitik behera aldatu ditu Kilometroak jaiaren aurtengo edizioak, hitzaldiak ere antolatu dituzte urriaren 2 honetarako eta ezusteko bat baino gehiago prestatu dute. “Jai parte-hartzaileagoa” izango da, “aldarrikapenari toki handiagoa emango... [+]


2022-03-16 | Leire Artola Arin
Hamaika irribarre Ibarrako Kilometroak jaiaren bueltan

Infinitu irribarra egitasmoa aurkeztu dute aurtengo Kilometroak Ikastolen aldeko festaren berrikuntza gisa: irribarrez ateratako argazkiak webgunera igotzera animatu dituzte herritarrak, irribarreen mapa bat osatzeko. Ibarran ospatuko den jaiari atxikimendua emateaz gain,... [+]


Eguneraketa berriak daude