Hamaika irribarre Ibarrako Kilometroak jaiaren bueltan

  • Infinitu irribarra egitasmoa aurkeztu dute aurtengo Kilometroak Ikastolen aldeko festaren berrikuntza gisa: irribarrez ateratako argazkiak webgunera igotzera animatu dituzte herritarrak, irribarreen mapa bat osatzeko. Ibarran ospatuko den jaiari atxikimendua emateaz gain, helburua da ekarpen ekonomikoak lortzea.


2022ko martxoaren 16an - 12:06
Tabakaleran aurkeztu dute 'Infinitu Irribarra' egitasmoa. / Argazkia: Kilometroak.

Hamaika irribarre biltzen hasi dira Kilometroak.eus atarian, Ibarrako Uzturpe Ikastolak antolatuko duen aurtengo festaren jiran. Irribarra da aurtengo leloa, hain zuzen: “Irribarrea tapatuta, estalita eta ia galarazita izan dugun garai hauetan, inoiz baino behar handiagoa dugu berau egiteko eta erakusteko”, azaldu du Usue Sukia ikastolako zuzendariak.

Bada, aurtengo berrikuntza aurkeztu dute asteartean Donostiako Tabakaleran: Infinitu irribarra egitasmoa. Antton eta Julen Telleria anaiek bideratu dute aurkezpena, eta bertan jendea animatu dute argazkiak egitera, irribarrez eta bakarka, ahalik eta irribarre gehienez osatutako mapa birtual bat osatzeko. Adibideak erakutsi dituzte bideo honetan.

Mapa osatzeko Kilometroak-en webgunean txoko bat zabaldu dute, argazkiak bertara igotzeko eta, era berean, diru ekarpen bat egiteko. Ikastolen Elkarteari eta euskarari sostengu ekonomikoa emateko probestu nahi dute ekimena, ekarpen boluntario horien eta argazkietan jarri daitekeen publizitatearen bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kilometroak
Zortzi ikastolari aitortza egin diete euskal kultura muga inguruetan bultzatzeko egindako lanarengatik

Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.


2022-10-03 | ARGIA
Kilometroak jai parte-hartzailea egin dute Ibarran

Kilometroak Ibarran ospatu dute urriaren 2an, "Irribarra" lemapean. Aurtengoaren berezitasuna izan da eremuak ez dituztela adinka bereizi eta ez dela kontzertuen gune bakar bat izendatu, eta jolas zein kirol aukera zabala izan dela. Horrekin, festa giro... [+]


2022-09-27 | ARGIA
Eraldatuta dator Kilometroak jaia

Ohiko guneak goitik behera aldatu ditu Kilometroak jaiaren aurtengo edizioak, hitzaldiak ere antolatu dituzte urriaren 2 honetarako eta ezusteko bat baino gehiago prestatu dute. “Jai parte-hartzaileagoa” izango da, “aldarrikapenari toki handiagoa emango... [+]


2020-10-05 | Aiurri aldizkaria
Gipuzkoako Ikastolek hartu dute lekukoa

Nekane Artola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu du gaur eguerdian (urriak 4) Kilometroetako lekukoa Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, Zubimusu Ikastolako arduradunen eskuetatik. Gipuzkoako Ikastolen esku geratu da, beraz, 2021. urteko Kilometroak antolatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude