Kider enpresak 147 langile kaleratu nahi ditu

  • Egoitza nagusia Arabako Murga herrian duen Kider enpresako zuzendaritzak 147 langile kaleratzeko erregulazio espedientea aurkeztu du. Enpresaren hitzetan, gainerako 250 beharginen lanpostuak mantentzeko beharrezkoa da neurri hori hartzea, "eskaerek nabarmen egin dutelako behera".


2013ko urtarrilaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kider taldeak Murgan du egoitza nagusia (Argazkia: Aiaraldea.com)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kider taldeak Amurrion, Barakaldon, Azkoienen eta Indian ere baditu lantegiak. Zuzendaritzak azaldu du 2008tik 2012ra bitartean negozioa %45 jaitsi dela, eta gaur egun duen egiturarekin enpresa ez dela bideragarria. Bestalde, sindikatuei eskatu die adostasun batera heltzen saiatzeko, "hala egin ezean arriskuan jarriko lituzketelako 400 lanpostuak, baita zeharkako beste 429 ere".

Enpleguaren aldeko manifestazioa

Arabako hainbat lantegitako enpresa batzordeek deituta, Enpleguaren alde Araba borrokan lelopean manifestazioa egin zen atzo Gasteizen. Laminaciones Arregui eta Alestis enpresako langileek hartu zuten parte, besteak beste. Aurrenekoek 160 langileri eragiten dien erregulazio espedienteari egin behar diote aurre, eta Alestiseko zuzendaritzak 40 langile kaleratzeko asmoa agertu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barakaldo
Eguneraketa berriak daude