Khmer Gorrien bi buruzagi bizi osorako zigortu dituzte Kanbodian

  • Khmer Gorrien buruzagi izandako 88 urteko Nuon Chea eta 83ko Khieu Samphan bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkie Kanbodiako auzitegiak. 1975-1979 bitartean, Kanputxean 1,7 miloi hildako utzi zituen erregimen maoistaren aurka abiatu den epaiketaren lehen sententzia da.


2014ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Khmer Gorrien aurka abiatu den prozesuaren lehen sententzia da. Irudian, Nuon Chea Kanbodiako auzitegian deklaratzen.

Erakundeko “ideologoa” eta “bigarren burua” dira zigortuak. Nil Nonn epaileak, besteak beste, gizateriaren aurkako krimen, hilketa, jazarpen politiko eta desagerpenen errudun jo ditu. Milioika pertsona biztanleria zibilaren aurkako “eraso global eta sistematikoaren” biktima izan zirela adierazi du sententziaren irakurketan.

Khmer Gorrien agintari ohien aurkako prozesuaren lehen faseko epaia izan da. Phnom Penheko ebakuazioa epaitzen hasi dira, baita hildako soldadu errepublikanoen auzia eta landa-eremuetara egindako deportazio masiboa ere.

Defentsa abokatuak argudiatu du AEBen bonbardaketen arriskuagatik eta elikagai eskasiagatik agindu zutela hiria hustea. Epaileak arrazoiketa baztertu eta krimenaren erantzule egin ditu. Abokatuek “bidegabetzat” jo dute epaia eta auzipetuek helegitea aurkeztu dezakete.

2002an hasi zen Nazio Batuen Erakundeak eta Phnom Penheko gobernuak elkarlanean bultzatutako ezohiko auzitegia Khmer Gorrien sarraskia epaitzen, biktimei justizia bermatzeko.

1,7 miloi hildako lau urtean

1975 eta 1979 urte bitartean, Kanputxean indarrez erregimen maoista ezartzen saiatu ziren Khmer Gorriak, 1,7 milioi hildako utziz.

Hiriko bizimodua desagerrarazi asmoz, biztanleria landa-eremuetan eraikitako kanpamenduetan bizitzera behartu zuten. Besteak beste, dirua deuseztatu eta “gizarte zaharra” deitzen zutenarekin bukatzen ahalegindu ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kanbodia
2023-01-03 | Leire Artola Arin
Barruko arropan geratzera behartu dituzte Kuwait Airwaysen azafata izateko lan eskaintza batean

Lan Ikuskaritza ofizioz ikertzen ari da Meccti kontratazio enpresa, emakume horien duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aurka egin duelakoan. Azafatek kontatu dute aukeraketan jasandakoa: gorputza, hortzak, azala eta beste xehe ikuskatu zizkieten, eta ezaugarri fisiko horien... [+]


Garesti ateratzen da arropa merkea

Pertsonen salerosketaren aurkako kanpaina bortitza egiten ari da Kanbodiako gobernua. Berez, behartuta diharduten sexu langileak askatu eta birkokatzea da kanpainaren helburua, baina hainbat emakumek aitortu dute H&M edo Benetton bezalako arropa markentzat lan egitera... [+]


2014-09-05 | Judith Perez
Blogaria H&Mren kontra: "Kanbodiako langileek baldintza negargarrietan lan egiten dute"

Anniken Jørgensen Norvegiako moda blogariak hilabete eman du Kanbodian, bertako ehungintzako langileekin batera, reality batean parte hartuz. H&M multinazionalaren langileek jasaten dituzten lan-gehiegikeriak bere blogean salatzean arazoak izan ditu:... [+]


Dolar bakarrarekin bizi diren milioika jendeetako bat

Film dokumentalen egile ezaguna den Rithy Panhek mundu osotik bidalitako bideo laburretan bildu nahi ditu egunean dolar bakar bat irabaziz bizi diren milioika jendeetako batzuen bizimoduak. Zinegile gazte eta ikasleei egiten die dei beren obrak egin eta One Dollar proiektuan... [+]


Eguneraketa berriak daude