Garesti ateratzen da arropa merkea

  • Pertsonen salerosketaren aurkako kanpaina bortitza egiten ari da Kanbodiako gobernua. Berez, behartuta diharduten sexu langileak askatu eta birkokatzea da kanpainaren helburua, baina hainbat emakumek aitortu dute H&M edo Benetton bezalako arropa markentzat lan egitera behartzen dituztela gero.


2014ko azaroaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Astean sei egunetan lan eginda, hilabeteko 60 euro ordaintzen dizkiete emakumeei H&M hornitzen duen fabrika batean. (Arg: Kore.es)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaltetuen hitzetan, industria horietako lan-baldintzak eta soldatak lehengoak baino okerragoak dira. Astean sei egunetan lan eginda, hilabeteko 60 euro ordaintzen dizkiete emakumeei H&M hornitzen duen fabrika batean.

Hala jaso du Vice-k bideo honetan:


Eguneraketa berriak daude