Kharkiveko ofentsibari balazta jarri eta Donbassen zentratzen ari da Errusiako armada

  • Kharkiv hiriaren iparraldean eta ekialdean lurraldeak berreskuratu ditu Ukrainako armadak, eta Errusiako armada Donbassen ari da jartzen indar gehiena.


2022ko maiatzaren 13an - 08:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Errusiako armada tropak ateratzen ari da Donbass ondoan dagoen Kharkiv eskualdetik; izen bereko hiriaren iparraldetik eta ekialdetik joaten ari dira, mugara. Ukrainarrek "hozkadaren kontraofentsiba" deitu diote errusiar tropen atzeratze hau eragin duenari, baina Kremlinak dio Donbassen zentratzeko erretiratu dituztela.

Gauzak horrela, Lugansk eta Donetsk eskualdeetan lurraldeak irabazten ari da Errusiako armada. Gerraren Ikerketarako Institutuaren arabera, Errusiako armadak Lugansk eskualdeko Rubizhne hiria ia guztiz hartu du beregan, eta oso gertu dagoen Severodonetsk hiria kontrolatzeko erasoa laster hasiko dela diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!