Kea etenik gabe dario Zubietako erraustegitik joan den larunbatetik

  • Ostegunean (hilak 28) probaldi fasean martxan jarriko dute erraustegia, baina kea dario jada larunbatetik (23), aipatu plantako tximiniari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 25an - 08:59
Zubietako erraustegia kea dariola azaroaren 24an. (Argazkia: Noaua)

Zubieta gaina igande goiz honetan (azaroak 24); irudiotan ikus dezakezuen moduan, kea dariola dago errausketaren zero gunea. Duela aste batzuteatik etengabe zerion kea Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) plantari. Ostiralean Foru Aldundiko ordezkariek hedabideekin erraustegian barrena eginiko bisita gidatuan, hondakinak datorren ostegunean (hilak 28) hasiko zirela erretzen iragarri zuten; erraustegia probaldi fasean martxan jarriko zutela. Labeak ere egun berean piztu omen zituzten. 

Eta atzotik, TMB plantako ke zutabeari beste bi batu zaizkio. Ostegunean probaldi fasean sartuko dutela iragarri arren, jada larunbat honetarako kea zerien erraustegiko tximiniei. Errausketaren zero gunera igo gara gaur goizean eta hala dela egiaztatu ahal izan dugu, irudiokin.

Aurreikuspenak betetzen badira, erraustegia azaroaren 28an probaldi fasean martxan jarri eta martxorako ehuneko ehunean funtzionamenduan izatea espero du Foru Aldundiak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude