Ke zutabe ikusgarria larunbatean Zubietako erraustegitik

  • WhatsApp bidez jaso dugu albiste honi atxikitako argazki ikusgarria. Zubietako erraustegia ageri da, azken asteotan ikusi den inoizko ke zutabe handiena isurtzen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 23an - 09:36
(Noauak WhatsApp bidez jaso duen argazkia.)

Bolo-bolo dabil azken orduotan mugikorretan albiste honi atxikitako argazkia. Irudi ikusgarria, orain arte zabaldu eta jasotakoekin alderatuta ikusgarriena zalantza izpirik gabe. Zubietako erraustegia duzue argazkian, erraustegiari darion ke zutabea. Orain arte ikusi ahal izan dugun ke zutabe handiena, larunbat honetan bertan (abenduak 21) isuri dutena. Argazkiak argitu beharreko guztia argitzen du, ez du bestelako aipamenik behar.

Martxoaren 3an martxan nahi

Gogoan izan, azaroaren 28az geroztik probaldi fasean dutela Zubietako erraustegia. Aste honen hasieran Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) berri eman zuenez, erraustegia bera eta Zubieta gaineko gainerako azpiegiturak ere martxoaren 3an martxan jarri asmo dituzte. Aurreikusia zutena baino beranduago izango da. Izatez abendurako behar zuten lan betean. Asteleheneko bileran ordea, lehen faseko lanak martxan jartzeko epea luzatzea onartu zuten EAJ eta PSE nagusi dituen kontsortzioko kideek.

"Erabakia hartu aurretik, informazio espediente bat ireki du GHK-k, atzerapen horren arrazoiak, Ekondakin emakidadunak alegatu dituenak, aztertzeko. Eskatutako txosten teknikoak aztertu ondoren, egiaztatu da 2017ko azarotik 2018ko uztailera bitartean izandako baldintza metereologikoek bost hilabeteko atzerapen justifikatua eragin zutela; atzerapen hori, beraz, emakidadunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatu da. Onartutako luzapenarekin, GIG martxoaren 3rako martxan izateko konpromisoa hartu du emakidadunak", GHK-ren esanetan. 

Entzun ere egin da

Kea bakarrik ez, egunotan erraustegiko probaldi faseko zarata ere entzun da azken egunotan, GHK-tik iragarria zutenez, ur lurrun zirkuituko proben eraginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude