“Kazetaritza ez da delitua” aldarrikatu du ARGIAk Donostiako epaitegi aurrean

  • ARGIAko lantaldeak Donostiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin du asteazken goizean.

ARGIAko lantaldeak eta hainbat herritarrek epaiketa salatu dute Donostian.

2019ko martxoaren 20an - 11:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, hedabide honetako Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako salaketa jarri dute eta asteazken honetan auzi horrekin lotuta lehen aldiz joan behar izan du Arbelaitzek deklaratzera.

“Informatzen jarraituko dugu, kazetaritza ez da delitua” idatzita zeukan pankartarekin elkarretaratzea egin dute ARGIAko lankideek Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegiaren aurrean. Ez dira bakarrik egon, hainbat kazetarik, eragilek eta herritarrek egin dute bat elkarretaratzearekin, 50 lagunetik gorako taldea osatuz.

Auzi honen konponbide justu bakarra epaiketarik ez egitea dela adierazi du Mikel Garciak lantaldearen izenean.

Epaitegiaren atarian izan dira ARGIAri babesa adierazten Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi, Eleak-Libre mugimenduko Joseba Alvarez eta Zigor Etxaburua euskaltzalea, besteak beste.

“Utzi ARGIA bakean” eta “Euskal Herrian euskaraz” bezalako aldarrikapenak egin ondoren, epaitegira sartu aurretik, Arbelaitzek eskerrak eman dizkie euren babesa adierazi duten 400 pertsona eta eragileei. Sostengu hori jaso izana “ohore bat” dela azaldu du kazetari donostiarrak.

Horiekin batera, asteazken goizetik sare sozialen bidez hamaika erabiltzailek ere elkartasuna adierazi diote Arbelaitzi eta ARGIAri.

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!