400 kazetari eta eragilek ARGIAren aurkako epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute

  • Martxoaren 20an ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Donostiako epaitegira joan beharko du deklaratzera bi ertzainek bere aurkako salaketa jarri zutelako, irainak egotzita. Arbelaitzek informatu zuen bi agente horiek nola urratu zituzten herritar baten hizkuntza eskubideak. Epaileak ebatzi beharko du epaiketa egingo den ala ez. 300 kazetari eta eragilek babesa adierazi diote ARGIAri, eta epaiketarik ez egiteko eskatuz martxoaren 20an epaitegi aurrean egingo den kontzentraziora deitu dute.

200 lagunek eskatu dute epaiketarik ez egiteko.

2019ko martxoaren 13an - 08:03

Kanpaina hasi besterik ez da egin, atxikimendua eman nahi duenak argiak100urte@argia.eus helbidera idatzi behar du. Proiektu hau babestu nahi duenak hemen egin dezake kidetza.

Euskal Herriko 150 kazetari baino gehiagok –baita nazioarteko batzuek ere– ARGIAri babesa adierazi diote epaiketa honen harira. Hedabidearen izenean batzuek –Hekimen elkartea osatzen duten euskarazko hedabideek edo La Directa kataluniarrak, batzuk aipatzearren–, eta beren izenean manifestuari atxikimendua adierazi diote 44 komunikabide ezberdinetako kazetariek. Behean topatuko du irakurleak zerrenda osoa.

Tartean dira Pikara magazineko June Fernandez, Garako zuzendari Iñaki Soto, Berria Taldeko kontseilari ordezkari Iban Arregi, Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari Iban Arantzabal, ETBko Ilaski Serrano, Jon Artano edo Ane Irazabal, Euskadi Irratiko Joxe Juan Ugalde, Euskalerria Irratiko Juan Kruz Lakasta eta Reyes Ilintxeta, Arrosa Sareko irratien koordinatzaile Maialen Kortabarria, Aitor Garmendia @traslosmuros argazkilaria, Naiz Irratiko Eider Olazar eta Maite Bidarte, Bostok Photo kolektiboko Gari Garaialde argazkilaria edo Hala Bedi irratiko Igor Goikolea Larrauri, batzuk aipatzearren.

Kultur munduako hainbat lagunek ere babestu dute aldarria. Batzuk aipatzearren, Antton Olariaga Aranburu irudikatzailea, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailea, Asier Blas Mendoza EHUko irakaslea, Bixente Serrano Izko idazle eta historialaria, Danele Sarriugarte Mochales idazlea, Iban Zaldua idazlea, Ignazio Aiestaran Uriz EHUko irakaslea, Iñaki Antigüedad EHUko irakaslea, Joseba Larratxe "Josevisky" marrazkilaria, Koldo Izagirre idazlea, Miren Artetxe Sarasola bertsolaria, Oier Guillan Bermudez antzerkigilea, Oihana Bartra bertsolaria, Piter Ansorena Miner txistularia, Sustrai Colina bertsolaria, Xabier Sagasta Lacalle ilustratzailea edo Zesar Martinez EHUko irakaslea.

Euskara sustatzea helburu duten hainbat eragilek ere eman du atxikimendua, hizkuntza eskubideen urraketaren berri emateagatik epaitegira joatekotan den kasu honetan. Besteak beste, Paul Bilbao Euskararen Kontseiluko idazkari nagusia, Euskal Etxeetan euskara klaseak sustatzen dituen "Euskara Munduan" programaren koordinatzailea den Jose Francisco Zinkunegi, UEMAko euskara teknikari Iratxe Ibarra, udaletako euskara teknikariak diren Malores Etxeberria, Manex Agirre eta Pako Sudupe edo Kike Amonarriz euskaltzaleak, beste hainbaten artean.

ARGIA ekonomia sozialeko enpresa izanik, "elkartasun kooperatibista" mezuak ere jaso ditu. Atxikimenduarekin bat egin dute Olatukoop sareko kooperatibek eta bertako langileek, esaterako, Talleres Mitxelena, Garaion eta Lakari kooperatibek.

Azkenik, gizarte eta politika eta arloko hainbat herritar ere badira ARGIAri babesa adierazi diotenen artean. Tartean dira Baleren Bakaikoa Azurmendi ekonomialaria, Haizea Núñez Palacio LABeko abokatua, Jakes Bortayrou, Joseba Alvarez Forcada, Josu Landa, Naroa Elortza Gorrotxategi, Manu Robles-Arangiz Institutuko Unai Oñederra edo Zigor Etxeburua.

Hauxe atxikimendua eman dutenen zerrenda. Zuk ere eman nahi baduzu, idatzi argiak100urte@argia.eus helbidera. Jarri izen eta bi abizenak eta lanbidea edo nola aurkeztea nahi duzun.

Hedabideen babesa

Hekimen, Herri Ekimeneko Hedabideen Elkartea
Ahotsa.info
Aiaraldea
Aikor! Txorierriko herri aldizkaria
Arabako Alea
Beleixe irratia
Berria
Bilboko Uriola
Borroka garaia da! bloga
Bostok Photo
Directa
Elhuyar
Gaztezulo
Goierriko Hitza
Guaixe
Hik Hasi
Hiruka
Irria Aldizkaria
La Haine
Musikazuzenean
Naiz Irratia
Pil-pilean
Prest!
Tantaka Telebista
Tolosaldeko Ataria
Topatu
Txintxarri
Urola Kostako Hitza
Urumeako Kronika
Uztarria Komunikazio Taldea
Xorroxin Irratiko lantaldea

Kolektiboak

Aholku kooperatiba
Antikapitalistak
Ara!Gorputz elkartea
EHKOlektiboa
EHNE Bizkaia
ELAko kazetariak
Euskal Herrian Euskaraz
Euskal PEN
Farapi kooperatiba
Garaion kooperatiba
Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsa
Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma
Hiritik At, tokiko garapenerako estrategiak
Lakari kooperatiba
Lasarte-Oriako EH Bildu
OlatuKoop ekonomia sozial eta eraldatzailearen sarea
Parean elkartea
Sare Antifaxista
Talaios kooperatiba
Talleres Mitxelena Kooperatiba
TaPuntu kooperatiba

Hedabideetako profesionalak

Ahoztar Zelaieta Zamakona
Aimar Maiz Morea (Goierriko Hitza)
Ainara Argoitia Arano (Barren)
Ainhoa Etxeberria Saez (Xaloa Telebista)
Ainhoa Larrabe Arnaiz (Berria)
Aitor Errazkin (Antxeta Irratia eta AMARC Europako kontseiluko kidea)
Aitor Garmendia (fotokazetaria)
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar aldizkariko zuzendaria)
Aitziber Laskibar Lizarribar (Berria-Bizkaiko Hitza)
Amaia Alvarez Uria (ARGIAko kolaboratzailea)
Amaia Lasa (Euskalerria Irratia)
Amaia Zurutuza (Naiz Irratia)
Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar)
Anakoz Amenabar (Arabako Alea)
Ander Altuna Izagirre (Euskadi Irratia)
Ane Irazabal (EITB)
Arantxa Idieder (Euskal Irratiak)
Arantxa Irastorza Armendariz (Euskadi Irratia)
Aritz Martinez de Luna (Arabako Aleako zuzendaria)
Arnaitz Gorriti Berruetabeña (Gara)
Arritxu Iribar Egaña (Euskadi Irratia)
Artzen Letona (Euskal Irratiak)
Asier Perez-Karkamo Herran (Oarso Bidasoko Hitza)
Batix Ezeiza (argazkilaria)
Battit Crouspeyre (Euskal Irratiak)
Bego Zubia Gallastegi (Elhuyar-Teknopolis)
Benat Larrory (Euskal Irratiak)
Beñat Hach Embarek (Bertsolari aldizkaria eta ZuZeu)
Beñat Parra (Irutxuloko Hitza)
Bernadete Argain (Euskal Irratiak)
Carles Masià (La Directa)
Carlos Benéitez (El Salto)
Dabi Piedra (ARGIAko kolaboratzailea)
Edurne Elizondo Mitxelena (Berria)
Egoitz Unamuno (Pil-pilean)
Eider Aranberri (Euskadi Irratia)
Eider Madina Berasategi (ARGIAko kolaboratzailea)
Eider Olazar Elduaien (Naiz Irratia)
Eli Eraso Arrayago (Euskadi Irratia)
Eneko Dorronsoro Senosiain (dokumentalgilea)
Eneritz Arrillaga (Irutxuloko Hitza)
Erlantz Anda (Arabako Alea)
Esti Lanao (Arabako Alea)
Estitxu Ugarte (Arabako Alea)
Fernando Anbustegi Goñi (Xorroxin irratia)
Fernando Lopetegi Odriozola (ETB)
Garazi Andonegi Beristain (Elhuyar)
Garazi Conde Orube (Topatu)
Gari Garaialde (Bostok Photo)
Garikoitz Udabe (Euskadi Irratia)
Goizeder Anton Iturralde (Guaixe)
Gorka Erostarbe Leunda (Berria)
Gorka Peñagarikano (ARGIAko kolaboratzailea)
Gorka Zabaleta Lopetegi (Baleike)
Haritz Pascual (Euskalerria Irratia)
Hodei Iruretagoiena Albizu (Berria)
Hodei Torres (Hiruka)
Ibai Arrieta del Pico (argazkilaria)
Ibai Trebiño (ARGIAko kolaboratzailea)
Iban Arantzabal Arrieta (Goiena Komunikazio Taldeko zuzendaria)
Iban Arregi (Berria Taldeko kontseilari ordezkaria)
Igor Goikolea Larrauri (Hala Bedi)
Igotz Alkorta (Euskadi Irratia)
Ihintza Elustondo (Uztarria eta Urola Kostako Hitza)
Iker Barandiaran (Arteman komunikazioa)
Iker Elorriaga Illera (Bilboko Uriola)
Iker Oñate Aiastui (ARGIAko kolaboratzailea)
Ilaski Serrano (ETB)
Imanol Haro Solaberrieta (Oiartzun Irratia)
Inaxio Esnaola (Irutxuloko Hitza)
Iñaki Agirre (Irutxuloko Hitza)
Iñaki Etxeleku Thikoipe (Berria-Ipar Euskal Herriko Hitza)
Iñaki Gurrutxaga (Goierriko Hitza-GoiBerri)
Iñaki Soto (Garako zuzendaria)
Iñigo Astiz (Berria)
Irantzu Pastor Ordoki (argazkilaria)
Irantzu Sagarminaga (kazetaria)
Irati Majuelo Itoiz (ARGIAko kolaboratzailea)
Irati Salsamendi (Irutxuloko Hitza)
Irene Martínez (El Salto)
Itsaso Zubiria Etxeberria (ARGIAko kolaboratzailea)
Itzea Urkizu Arsuaga (Tolosaldeko Ataria)
Itziar Amunategi Barandika (komunikazio teknikaria)
Itziar Ugarte Irizar (Berria)
Iure Eizagirre Altzibar (ARGIAko kolaboratzailea - Artzape Getariarron Topagunea)
Ivan Pastor (Hordago)
Izar Mendiguren Cosgaya (Aiaraldea)
Jabi Zabala (ARGIAko kolaboratzailea)
Jakes Goikoetxea Izagirre (Berria)
Jakoba Errekondo (ARGIAko kolaboratzailea)
Janire Gerenabarrena Aranburu (Euskadi Irratia)
Jenofa Berhokoirigoin (ARGIAko kolaboratzailea)
Joanes Etxebarria (Berria)
Jojo Bidart (Euskal Irratiak)
Jon Artano Izeta (EITB)
Jon Bernat Zubiri (Hordago)
Jone Barneix (Euskal Irratiak)
Jone Gartzia Gerra (Prest aldizkaria)
Jone Guenetxea Arrinda (Anboto)
Joni Ubeda (Aiurriko zuzendaria)
Jon Mikel Intsausti (ARGIAko kolaboratzailea)
Jon Ordoñez (Berria)
Jon Ormazabal Galarza (Gara)
Jorge Correa "Boro" (La Haine eta Kaos en la red)
Jose Luis Aizpuru (Euskal Irratiak)
Josean Abecia (Irutxuloko Hitza)
Joseba Barandiaran (ARGIAko kolaboratzailea)
Josetxo Apezetxea Larraintzar (Xorroxin irratia)
Joxe Erramun Bustillo Castresana (kazetaria)
Joxe Mari Irazusta (ARGIAko lankide ohia)
Joxe Mari Ostolaza (ARGIAko kolaboratzailea)
Juan Mari Arregi (ARGIAko kolaboratzailea)
Juan Kruz Lakasta (Euskalerria Irratia)
Julen Nafarrate (kazetaria)
Julen Zelaieta Iriarte (Xorroxin irratia)
Julene Frantzesena (Urola Kostako Hitza eta Uztarria)
June Fernandez (Pikara)
Kepa Matxain Iztueta (Hiru Damatxo)
Kepa Ugarte Martiarena (Hiruka)
Koldo Nagusia (Euskal Irratiak)
Koldo Otamendi (Hamaika)
Kristina Berasain Tristan (Berria)
Kristof Arotzarena (Euskal Irratiak)
Lander Muñagorri (Berria)
Leire Goñi Iradi (Urumeako Kronika)
Libe Mimenza Castillo (Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea)
Lohizune Amatria (Euskalerria Irratia)
Loinaz Agirre Elkoroberezibar (Goierriko Hitza)
Luis Miguel Seron Perez (Euskadi Irratia)
Maddi Ane Txoperena Iribarren (Topatu)
Maddi Txintxurreta (Gara)
Maia Muruaga (Euskal Irratiak)
Maialen Etxaniz (Uztarria eta Urola Kostako Hitza)
Maialen Kortabarria (Arrosa Sarea)
Maialen Huarte (Euskalerria Irratia)
Maider Betelu Ganboa (Guaixe)
Maider Iantzi naiz (Gara)
Mailo Oiarzabal (Uztarria eta Urola Kostako Hitza)
Maitane Legarreta Etxezarreta (Gaztezulo)
Maite Bidarte (Naiz Irratia)
Maite Lephaille (Euskal Irratiak)
Malen Aldalur (Klitto)
Marga Forestier (Euskal Irratiak)
Maria Maya Manterola (Urola Kostako Hitza eta Baleike)
Marian Iñarrea Rekarte (Xorroxin Irratia)
Marie Agnes Gorostiage (Euskal Irratiak)
Mari Karmen Irungarai Aleman (Xorroxin Irratia)
Miel A. Elustondo (ARGIAko kolaboratzailea)
Miguel Virizuela (Hordago)
Mikel Arregi (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi)
Mikel Iturria Aristizabal (blogaria)
Mikel Lizarralde Okina (Berria)
Mikel Rotaetxe Kerexeta (EITB)
Miren Rubio Iturria (kazetaria)
Mirian Biteri (Arabako Alea)
Nagore Irazustabarrena Uranga (ARGIAko kolaboratzailea)
Nagore Vega (kazetaria)
Nerea Alzuri Ordoki (Xorroxin Irratia)
Nerea Lizarralde (Irutxuloko Hitza)
Nerea Pikabea Amundarain (Euskadi Irratia)
Oihana Dagerre (Euskal Irratiak)
Oihana Llorente Arretxea (kazetaria)
Oinatz Aizpuru (Naiz Irratia)
Olatz Arriola-Bengoa Ortega (Euskadi Irratia)
Olatz Idoate (Euskal Irratiak)
Olatz Mitxelena Gil (Oarso Bidasoko Hitza)
Oskar Epelde (EITB)
Pablo Elorduy (El Salto)
Panpi Merkapide (Euskal Irratiak)
Pantxika Arranbide (Euskal Irratiak)
Pello Argiñarena (Euskalerria Irratia)
Pello Basurto (Irutxuloko Hitza)
Reyes Ilintxeta (Euskalerria Irratia)
Saioa Alkaiza Guallar (ARGIAko kolaboratzailea)
Santiago Canales (Hordago)
Sarah Babiker (El Salto)
Sergio Labrador Legaria (ARGIAko langile ohia)
Sonia González (ARGIAko kolaboratzailea)
Stein Torger Svala (kazetari samia)
Teresa Villaverde (Hordago)
Ter García (El Salto)
Titika Rekalt (Euskal Irratiak)
Tttitto Betbeder (Euskal Irratiak)
Ubane Madera (Pil-pilean)
Unai Brea (Hiruka)
Urtzi Urkizu Adrian (Berria)
Uxue Igarza Loiola (Topatu)
Ximun Uthurralt (Euskal Irratiak)
Zihara Enbeita Gardoki (kazetaria)

Kulturgileak

Ainara Azpiazu Axpi (ilustratzailea)
Ainhoa Retegi Errandonea (ingeniari teknikoa)
Aitor Atxega Zubikarai (irakaslea)
Alberto Irazu Ibañez (musikaria eta idazlea)
Amaia Lasa (idazlea)
Amaia Serrano Mariezkurrena (EHU)
Amelia Barquín López (irakaslea)
Ander Iturriotz Lauzirika (EHU)
Ander Leon Nanclares (historialaria eta irakaslea)
Ane Labaka Mayoz (bertsolaria eta ARGIAko kolaboratzailea)
Antton Olariaga Aranburu (irudikatzailea)
Arantza Gutierrez Paz (EHU)
Arantza San Sebastian Mateos (irakaslea)
Asier Alvarez de Eulate Mujika (irakaslea eta errugbi jokalaria)
Asier Blas Mendoza (EHU)
Bea Salaberri (irakaslea eta idazlea)
Birkite Alonso (musikaria eta irakaslea)
Bixente Serrano Izko (idazlea eta historialaria)
Danele Sarriugarte Mochales (idazlea)
Dorleta Guzman Muñoz (EHU)
Edorta Arana (EHU)
Edu Zelaieta Anta (EHUko irakaslea eta idazlea)
Eñaut Aiartzaguena Bravo (marrazkilaria)
Eñaut Izagirre Estibaritz (ikerlaria)
Erika Lagoma Pombar (irakaslea)
Estitxu Villamor Lomas (EHU)
Garbiñe Petriati Ijurra (Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria)
Gari Berasaluze (idazlea)
Gorka Belasko (irakaslea eta marrazkilaria)
Gustavo Amores Olazagirre (EHU)
Iban Zaldua (idazlea)
Ibon Manterola (EHU)
Idurre Eskisabel (EHU)
Ignazio Aiestaran Uriz (EHU)
Ihintza Ostolaza Intxausti (Baionako Bernat Etxepare Lizeoa)
Imanol Epelde Pagola (irakaslea)
Imanol Murua Uria (EHU)
Inazio Garin (EHU)
Iñaki Antigüedad (EHU)
Iñaki Etaio (EHU)
Iñaki Urkijo Velasco (AEK-ko Bizkaiko koordinatzailea)
Iñigo Aranbarri (idazlea)
Irantzu Jauregi Artola (parekidetasun eta kulturartekotasun teknikaria Hernaniko Udalean)
Iratxe Ibarra Foruria (UEMAko euskara teknikaria eta bertsolaria)
Iratxe Retolaza (EHU)
Itxaso Fernandez-Astobiza (EHU)
Izaro Gorostidi (EHU)
Jon Alonso Fourcade (itzultzailea)
Jose Francisco Zinkunegi (Euskara Munduan)
Joseba Larratxe (marrazkilaria)
Joseba Zuazo (EHU)
Josu Amezaga Albizu (EHU)
Josu Chueca Intxusta (EHU)
Joxerra Aihartza Azurtza (EHU)
Juan Mari Larrarte Telletxea (Elkar)
Julen Gabiria (idazlea)
Julen Zabalo Bilbao (EHU)
Kattalin Ansorena Legarra (pailazoa)
Kike Amonarriz Gorria (euskaltzalea)
Koldo Izagirre (idazlea)
Koldo Landaluze (idazlea eta ilustratzailea)
Laxaro Azkune Sudupe
Lore Erriondo Korostola (EHU)
Luismi Uharte (EHU)
Malores Etxeberria Arrese (euskara teknikaria Hernaniko Udalean)
Manex Agirre Arriolabengoa (bertsolaria eta euskara teknikaria)
Maria Colera Intxausti (interprete eta itzultzailea)
Markel Lizasoain Baleztena (itzultzailea)
Markos Zapiain Agirre (irakaslea)
Mertxe Mujika Balanzategi (AEK-ko koordinatzaile nagusia)
Mikel Taberna Irazoki (idazlea)
Mikel Zurbano (EHU)
Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria)
Nekane Goikoetxea Agirre (Mondragon Unibertsitatea)
Nerea Elias Mujika (antropologoa)
Nerea Loiola Pikaza (irakaslea)
Nora Barroso (EHU)
Oier Guillan Bermudez (antzerkigilea)
Oihana Bartra (bertsolaria)
Olga Villa Basterretxea (irakaslea)
Onintza Odriozola Irizar (EHU)
Pako Sudupe Elorza (hizkuntza normalizazioko teknikaria Pasaiako Udalean)
Patxi Azpillaga (EHU)
Patxi Larrion Galdeano (irakaslea)
Paul Bilbao Sarria (Euskararen Kontseiluko idazkari nagusia)
Paxkal Irigoyen Etxeberri (musikaria)
Piter Ansorena Miner (txistularia)
Santi Leoné Puncel (euskara irakaslea)
Sustrai Colina (bertsolaria)
Unai Fernández de Betoño (EHU)
Urko Aierbe (EHE)
Xabi Gartzia Castell (AEK)
Xabier Albizu Landa (EHU)
Xabier Etxaniz Erle (EHU)
Xabier Bengoetxea Erriondo (Irungo Irunabar bertso eskola)
Xabier Isasi Balanzategi (EHU)
Xabier Sagasta Lacalle (ilustratzailea)
Xabi Zabala Doxagarat (musikaria eta irakaslea)
Yurre Ugarte (idazlea)
Zesar Martinez (EHU)

Gizarte, politika eta ekonomia arloak

Ahinitz Gerrikagoitia Sagarna (makrobiotika aholkularia)
Aiala Elorrieta Agirre (Manu Robles-Arangiz Institutua)
Ainara Lopez Zarco (dinamizatzailea)
Ainhoa Iribar Lizeaga (TaPuntu)
Aitor Bikandi Eskutza
Aitor Ibero Urbieta
Aitor Larrañaga Larrañaga (ARGIA Jendea)
Alaitz Tolosa Irazusta (Talleren Mitxelena, kooperatibista)
Amaia Caro Aramendia
Amaia Gabilondo Jauregi (Garaion kooperatiba)
Amaia Olega Agesta (Talaios kooperatiba)
Ana Garaikoetxea
Ana Gonzalez de Txabarri Exposito
Ander Ayucar Carbajo (TaPuntu)
Ander Barinaga-Rementeria Arano
Angel Maria Aramberria Zubizarreta (jubilatua)
Ane Arruti
Aner Garitaonandia Berasaluze (Biezko landetxea)
Aritz Etxeberria Altuna (TaPuntu, kooperatibista)
Arkaitz Iza Perez (aktibista marika eta erizaina)
Arkaitz Sukunza Alkorta (TaPuntu, kooperatibista)
Arrate Beristain Uriarte
Asier Gorostegi Aliri (TaPuntu)
Asier Izquierdo Lantarón
Baleren Bakaikoa Azurmendi (ekonomialaria)
Beñardo Kortabarria Olabarria (Antzuolako alkatea)
Beñat Irasuegi Ibarra (kooperatibista)
Bittor Bengoa Altuna (jubilatua)
Eduardo González (Euskal Oroimen mugimendua)
Ekain Melero Arostegi (TaPuntu)
Elixabet Aduriz Inchausti (TaPuntu)
Elurre Iriarte Bañez
Enara Iruretagoiena Dominguez (Olatukoopeko koordinatzailea)
Endika Alabort Amundarain (ekonomialaria)
Eneko Aierbe
Esther Arbelaitz Aranburu (idazkaria)
Esti Sarrionandia Areitio
Goretti Aranburu Epelde (TaPuntu)
Gorka Julio Hurtado (kooperatibista)
Haizea Núñez Palacio (LABeko abokatua)
Idoia Garzes Aldazabal
Igor Letona Biteri
Ione Fernandez Zabaleta (autokudeatutako ginekologian bidelaguna)
Imanol Atxega Uriondo (jubilatua)
Inazio Usarralde Arantzadi
Iñaki Iñurrieta Labayen
Iñaki Sarriugarte Irigoien
Irune Cano Ormazabal (kooperatibista)
Itziar Zubikarai Aizpurua (jubilatua)
Izaskun Sagarzazu Aizpurua (Lakari, kooperatibista)
Jakes Bortayrou
Jon Agirre Iztueta
Joseba Alvarez Forcada
Josebe Blanco
Jose Ramon Arrieta "Exkerra"
Josu Landa Ijurko (informatikaria)
Josu Uranga Arotzena (administraria)
Joxe Begiristain Aizpurua
Karlos Renedo Lara (hirigilea eta kooperatibista)
Leire Alberdi Arriola
Leire Arano
Leire Epelde Azkue (Lakari, kooperatibista)
Leire Udabe Aizpurua (Lakari, kooperatibista)
Lore Txapartegi Elosua (langabetua)
Luis Miguel Isasmendi Etxebarria "Pitxis" (jubilatua)
Maider Lukas Odriozola (kooperatibista)
Maitena Urretabizkaia (Skura, kooperatibista)
Mikel Basabe Kortabarria
Mikel Gartzia Santamaria
Mikel Izagirre Rekondo
Mikel Olaiz Garmendia (TaPuntu, kooperatibista)
Mikel Valero Alzaga (arkitektoa)
Miren Lantz Solbes (tokiko garapena)
Miren Prieto Lopez (Lakari, kooperatibista)
Naroa Elortza Gorrotxategi
Ohiana Calparsoro (diseinatzaile grafikoa)
Oihane Lekunberri Ansola (Biezko landetxea)
Oroitz Zabala
Oskar Elizburu
Rebeka Calvo Gonzalez
Rikardo Ortega Gonzalez
Sorkunde Etxezarreta Romo
Tere Garmendia Altuna
Tomas Elorza Ugarte (jubilatua)
Unai Oñederra (Manu Robles-Arangiz Institutua)
Xabier Otegi Amundarain
Xabier Rico Iturriotz
Zigor Etxeburua

Kazetaritza ez da delitua manifestua
Kanpainako kartela.

ARGIAko kazetari baten aurka salaketa jarri dute bi ertzainek, hizkuntz eskubideen urraketa bat tarteko gertatu zen identifikazio baten harira publikatutako informazioa eta bideoagatik. Martxoaren 20an deklaratu beharko du Lander Arbelaitzek. Egun horretarako kontzentrazioa deitu dugu eta epaiketa bidegabea bertan behera uzteko ere eskatzen dugu. Zure atxikimendua eman dezakezu argiak100urte@argia.eus helbidean.

Bideoa milaka aldiz ikusi zen eta bertan oso ongi islatuta geratzen da gertatu zena. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salaketa jarri zuen. Ertzaintzak barkamena eskatu zuen hizkuntz eskubideak urratzeagatik. Gerora jakin dugu Ertzaintzak eskubideak urratu zizkion pertsona hori Mozal Legeaz zigortu duela. Eta gainera, 22125 eta 23044 zenbakidun ertzainek momentua grabatu eta zabaldu zuen ARGIAko kazetari baten aurka salaketa jarri dute bide penaletik, “irainak” eta “kalumniak” egotzita.

Salaketa hau informatzearen aurkako erasoa da eta beraz, herritar denok informatuak izateko dugun eskubidea dago jokoan. Ez da lehen aldia. Ez dute lekukorik nahi. Azken urteetan polizia ezberdinek kaleko edozein operazio grabatzen duen edonoren aurka egiten dute, identifikatuz, grabazioak oztopatuz eta beldurra sartuz. Ertzain hauek beren buruak ikusi dituzte asko zabaldu den bideo batean, eta mendekua da salaketa bat jartzea bide penaletik. Bideoan ongi islatuta geratu da gertatu zena, edonoren interpretaziorako.

Azken urteetan Europan nagusitzen ari den jarrera da hau: informazio deserosoa publikatzen duten kazetarien aurka salaketak jartzen dituzte, hauek beldurtu asmoz: Cabacasen audioengatik Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo deitu zituzten epaitegira, Ahotsakoak terrorismoa goratzea egotzita deklaratzera joan behar izan ziren preso batzuei egin zizkieten ongi etorriei buruz informatzeagatik, Ignacio Escolar eta eldiario.es-ko beste kazetari batek epaiketa izan dute Cifuentesen audioengatik... ez da arraroa jardun hau.

Bilbon, antzeko gertaeran bere burua ikusi zuen Arkaitz Zarragaren eztabaida norbaitek grabatu balu, hori ere epaitegira eramango zutela ulertu behar dugu?

Ez da lehen erasoa ARGIAren aurka, ezta kazetari honen aurka ere. Kalean gertatzen denari buruz informatzen jarraituko dugu, gure bitartekoekin. Kazetaritza ez da delitua. Ez gaituzte beldurtuko. Komunitate sendo batek eusten du proiektu hau eta sostengu ekonomiko eta sozial horri esker kazetaritza independentea egiten jarraituko dugu.

Hori guztia aintzat hartuta, Lander Arbelaitzen aurkako epaiketa bidegabea bertan behera uztea eskatzen dugu eta eskaera horrekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Gainera, martxoaren 20an kontzentrazioa deitzen du ARGIAk Donostiako epaitegiaren aurrean 11:30ean. Deialdiarekin bat egiteko ere eskatu nahi dizuegu. Lander Arbelaitzek 11:50ean deklaratzera sartu beharko du.

Eman zure babesa, izen-abizenak eposta honetara bidalita: argiak100urte@argia.eus.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza ez da delitua
Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2023-07-11 | ARGIA
Solwayren aurrean ARGIA babestu dute 40 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok

Mugarik Gabe GKEk Kazetaritza eta elkartasuna ez dira delitua izeneko komunikatua zabaldu du, ARGIAren aurka Solwayk egindako erasoa gaitzesteko. Bat egin dute eragile eta erakunde ugarik, tartean, gehiengo sindikalak eta ezkerreko alderdi politikoek.


2023-07-02 | Axier Lopez
Ez gaituzte ezagutzen

Mendebaldeko multinazional batek “hirugarren mundutzat” hartzen duen lurralde bateko aberastasun naturalak ustiatzen ditu masiboki. Enpresarentzat dirutza, han bizi direnentzat kutsadura eta askotariko arazoak. Zenbat aldiz entzun dugu istorio hau? Oraingoan ordea,... [+]


2023-06-25
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude