Kaxerna, Berako gaztetxeko irrati librea martxan

  • Irrati libre berri bat sortu dute Beran, 102.5 frekuentzian entzungai dagoena. Kaxerna gaztetxeko kideen proiektua da: “Herrian dagoen hutsune bat betetzeko asmoarekin jarri dugu martxan egitasmo hau”.


2015eko maiatzaren 28an - 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Karakola bezala mantso, lasai” jarri dute martxan proiektua, helburu finko batean baino, “marrazten” ari diren arrastoan arreta jarriz.

Berako “ahots” berriak bost irratsaio ditu: Mari Xulufrai saioan ipuinak kontatuko dituzte, Kalianberan eguneko gaiak jorratuko dituzte eta Uhin Arrastoen Bilan musikaz gozatzeko parada izanen da. Deus Galdetu Gabe saioak eztabaidarako tartea eskainiko die entzuleei. Bukatzeko, Hautsontzi eta Zerbeza saioa “sasi-jakintsuen arteko filtrorik gabeko tertulia umoretsua” izanen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irrati libreak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!