Katuarrain asko hilik aurkitu dute Getariako portuko bokalean, “interes komertzialik ez dutelako”

  • Getariako portuko bokalean hainbat katuarrain hilik aurkitu dute maiatzaren batean Buceo Donostiko kideek.


2023ko maiatzaren 4an - 08:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguzki talde ekologistak salatu du marrazo txiki hauek "ontziren batetik arrantzatu ondoren, berriz ere itsasora bota dituztela porturatu baino lehen, hilik baina, neurri egokirik ez zutelako edo interes komertzial handirik ez zutelako". Praktika hori jasangarria ez izan arren, guztiz ohikoa dela salatu du Eguzkik.

Orain dela bi urte, antzeko kasu baten berri eman zuten Pasaiako portuko bokalean, orduan ere Buceo Donostik agerian utzitakoa. Orduan ere ehunka katuarrain hilik topatu zituzten.

Argazkia: Buceo Donostia

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
2024ko abenduaren 11
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Eguneraketa berriak daude