CUP, JxCat eta ERC alderdien aldeko bozekin onartu ditu Kataluniako Parlamentuak hiru mozioak osteguneko saioan. Espainiako Gobernuak auzitara joko duela jakinarazi du. Liskarrak izan dira parlamentuan, asteleheneko atxiloketen harira.
Ostegun arratsaldeko politika orokorreko saioa mamitsua eta bizia izan da Kataluniako Parlamentuan. Hiru proposamen onartu dituzte, egoera politikoari estuki loturikoak. Batetik, CUPek proposatuta, desobedientzia zibilari eta instituzionalari zilegitasuna aitortu dio parlamentuak, "urratutako eskubide zibil, politiko eta sozialen defentsarako erreminta" dela argudiatuta. CUP, JxCat eta ERC alderdiek bozkatu dute alde. Ciutadansek ez du parte hartu, eta PSCk, PPk eta Catalunya en Comu Podem-ek aurka egin dute. Urriaren 1eko sententzia ezagutzear dela onartu du proposamena parlamentuak.
Guardia Zibila Kataluniatik alde egiteko proposamenak ere aurrera egin du, JxCat, ERC eta CUPen babesarekin. Catalunya en Comu Podemeko zortzi diputatuak abstenitu egin dira, eta Ciutadans, PSC eta PPkoek aurka bozkatu dute. Guardia Zibila "izaera politikoa" duen eta "kolektibo politiko eta sozial jakin batzuk jazartzen dituen" polizia dela dio testuak. "Ekintzailetza sozial eta politikoa erreprimitzeko" terrorismoaren figura penalak erabiltzen dituzten polizia operazioak bertan behera uzteko eskatu du ebazpenak. Lehendabiziko aldia da Kataluniako Parlamentuak horrelako proposamen bat onartzen duena.
Hirugarrenik, "akordio nazional" bat sustatzearen alde egin du Parlamentuak, talde berdinen babesarekin. "Amnistiaren, autodeterminazioaren eta eskubide zibil eta politikoen aldeko akordio nazionala" eskatu dute diputatu independentistek.
PSOEren Espainiako jarduneko gobernuak jakinarazi du Kataluniako Parlamentuak onartutako ebazpenak aztertuko dituela, "inpugnatzeko eta juridikoki aurka" egiteko.
Liskarra parlamentuan
Saioa liskarretan amaitu da, taldeak eztabaidan ari zirela astelehenean atxilotutako bederatzi independentistetatik zazpi espetxeratu egin dituztela jakin denean. CUPeko diputatuek aretotik alde egin dute, "salbuespen egoeran jardun politiko normalizatua" ez dutela egin nahi argudiatuta. Aurrerago, ERC eta JxCateko diputatuek "askatasunaren" aldeko oihuak egin dituzte. Une horretan Carlos Carrizosa Ciutadanseko bozeramaileak independentisten aurka egin du: "terrorismoa babesten duten horiengatik mehatxatuta sentitzen gara", esan du, besteren artean. Zenbait diputatu independentista iraindu du jarraian Carrizosak. Roger Torrent parlamentuko presidenteak kanporatu egin du.
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Directa hedabidearen ikerketa batek ondorioztatu du 2018. eta 2020. urteen artean murgildu zela Kataluniako Palestinaren aldeko eta ezker independentistaren mugimenduetan, "Belén Hammad" izenaren pean. Nortasun agiri faltsu batekin Kataluniako Gobernuak... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.
Goiburu baten bidez ezagutu nuen Juana Dolores; zera zioen: iraultzaileagoa zela ondo idaztea, katalanez idaztea baino. Flipatu egin nuela aitortu diot, eta berak esan dit bizitzako lehen elkarrizketa zuela hura. Lau urte geroago, berritasunaren olatua surfeatu du, eta... [+]
Esan ohi da uda sasoia parentesia dela politikan. Agian politikaren ikuspegi instituzional hutsa duenak pentsatuko du horrela, baina oraindik ere amaitzear den aurtengo udak eman digu zer aztertu.
Uda sasoia hasteko zela osatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomia... [+]
Salvador Illa Generalitateko president izendatzeko oinarrietako bat PSC-ERC arteko ituna izan da. Ez da itun subiranista inondik ere, baina hainbat alorretan ate berriak zabal litezke, ohikoa den PSC-PSOEren balaztaren estrategia politikoa berriz ere nagusitzen ez bada,... [+]
Baratzerako udako nagiak astindu ditzagun. Lehen udazkenean izaten zen sagardoaren txotx denboraldiaren hasiera, orain neguaren zilborrean izaten dugu. Ezagun katalanen bat duen edozeinek pentsa dezake sagardo gozoa calçot tipula erreekin dastatzeko atzeratu eta sortu... [+]