‘Katalina de Erauso’ pastorala irailaren 3an Donostiako Victoria Eugenian

  • Bigarren saioa izango da irailaren 3koa. Ekaina hasieran Baionan estreinatu zen Katalina de Erauso pastorala. 3.000 lagunetik gora izan ziren orduan. Irailaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, dezentez gutxiago sartuko dira. Baionako saioa nahikoa ez eta jendeak Ipar Euskal Herriko barnealdean saioren bat egitea eskatu duenez, irailaren 10ean Donibane Garazin hirugarren aldiz eskainiko dute pastorala. Maite Berrogain egileak pertsonaia ezezaguna eta aurpegi askokoa aukeratu du oholtzarako. ARGIAk Katalina de Erauso pastoralari buruzko erreportajea kaleratu du aste honetan.

     

Pastorala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.