"Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea"

  • Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.


2024ko maiatzaren 02an - 09:34
Azken eguneraketa: 2024-05-03 10:15:00

 

Larunbat honetan estreinatuko da Julia Fernandez Zabaleta pastorala. Zaldiko Maldiko elkarteak sortu du obra eta dagoeneko prest daude arizale, musikari eta partaide guztiak. Emanaldia 17:00etan izanen da, non eta San Frantzisko eskolako jolastokian, hau da, Fernandez Zabaleta irakasle izan zen ikastetxean bertan. Maiatzaren 12an eginen dute bigarrenez, 11:00etan eta toki berean. Bi emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude jada.

Mikel Tabernak eta Ihitz Iriartek lanaren idazketa nagusia egin badute ere, auzolanean sortutako obra da Julia Fernandez Zabaleta, hain zuzen, paper protagonista egiten duen Irantzu Fernandez Saenz de Murietak eta arizale lanetan arituko den Belen Ausejok nabarmendu bezala. Denetara, 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute pastoralean, hezkuntzan, euskararen arloan zein feminismoan aurrekari izandako iruindar alaba hau ezagutzera ematea helburu duena. "Harrigarria iruditzen zait horrelako pertsonaia bat hain ezezaguna izatea jendartean", azpimarratu du Fernandezek. "Nortasun handiko emakumea izan zen, aurrekaria arlo askotan".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pastorala
2024-05-13
Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


2024-02-28 | dantzan.eus
Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]


Eguneraketa berriak daude