Lau pastoral plazaratuko dira 2024 urte honetan

  • Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki, dantza, musika eta koplen bidez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 28an - 07:03
Azken eguneraketa: 11:07
Sibastarrak pastorala, Urdiñarbe, 2023-08-06. Argazkia: Amaiur Aristi Arregi - Dantzan CC-BY-SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argi dago Zuberoan mendeetako historia duen antzerki-genero hau bizi-bizirik dagoela. Ikusten da tresna ona dela kohesio sozialerako; pastoraletan herritarrak batzen dira, dantza, musika eta euskara ardatz harturik, eta hainbat pertsonen bizitza eta historia ezagutu eta zabaltzen dute. Zuberoan ez ez ezik, Euskal Herriko beste zenbait lekutan ere erakargarri dela eta funtzionatzen duela nabarmena da.

Matalaz, matxinatuen buruzagi apaiza

Bernard Goihenetxe “Matalaz” (Mithikile, ? - Lextarre, 1661) apaizari buruzko pastorala egingo dute Oilarrak abesbatzaren 30. urteurrena ospatzeko. 1661an Zuberoak laborariek nobleziaren eta Mauleko burgesiaren aurka hasi zuten matxinadaren burua izan zen. Zuberoako laborariak Frantziako erregeak bidalitako tropen aurka borrokatu ziren. Borroka galdu ondoren Matalaz eta haren gertukoak atxilotu eta Mauleko gaztelura eraman zituzten. Burua moztuta hil zuten Matalaz Lextarreko plazan.

Etxahun Iruriren Matalaz pastorala 1955ean aurkeztu zen Eskiulan eta testu horietatik abiatu dira Oilarrak taldeko kantari eta Musikalde taldeko musikariak, Battitta Berrogain ari da errejenta. Matalaz pastorala martxoaren 23an Urdiñarben, apirilaren 6an Mitikilen eta apirilaren 13an Baigorrin ikusi ahal izango da.

 

 

Matalaz pastorala

 

 

Matalaz pastoraleko mustraka. Argazkia: Xiberoko Botza

 

 

 

 

Julia Fernandez Zabaleta, maistra aurrerakoi eta abertzalea

Iruñean Julia Fernandez Zabaleta (1898 – 1961) pastorala prestatzen ari dira. Iruñean jaio eta bertan egin zituen irakasle ikasketak Fernandezek eta Maria Montessori pedagogo italiar ospetsuarekin Bartzelonan ikasteko aukera izan zuen ondoren beka bati esker. Bere bizitzan nabarmentzekoak dira euskal kulturaren eta euskararen sustapena, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta pedagogiaren berrikuntzan eginiko lana. Iruñeko Emakume Abertzale Batzako buru izan zen. 1936an maistra lanetatik bota zuten arrazoi politikoengatik eta hainbat urte erbestean egin zituen. Iruñean hil zen, 1961ean.

Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko kantore taldeak duela pare bat urte abiatu zuen dinamika da pastoral txiki hau. Formatu txikian eta xumean aurkeztuko da oholtzan Ihitz Iriartek zuzentzen duen pastorala. Artxibo eta testigantza bilketa potoloa egin dute eta Mikel Taberna eta Kike Diez Ulzurrun arduratu dira testuaz.Pastoral honen prestaketa lanen bidez Julian Fernandez Zabaletaren inguruko informazioa jaso da, orain arte nahiko itzalean egon dena, eta orain publikoari erakutsiko zaio maiatzaren 4an eta 12an Iruñean.

Inesa Gaxen, sugarretatik salbatu zen sorgina

Inesa Gaxeni (Bastida, 1566 - Lapurdi, XVII. mendea) buruzko pastorala plazaratuko da Xarnegun. Sorgin izateaz akusatu zuten Gaxen eta sorginkeriagatik bitan giltzapetua izan zen. Bordeleko parlamentuan epaitu zuten hemezortzi urte zituela; libre utzi zuten. 1611. urtean, haur batzuek sorgina zela esan eta preso hartu zuten berriro ere, beste emakume batzuekin batera. Hondarribiko epaiek Logroñoko Inkisizioaren eskuetan utzi zuten auzia, espero ez bazen ere, kargurik gabe utzi zuten. Hondarribiko herritar askok ez zuen epaia onartu, eta, azkenean, Hendaiako mugan utzi zituzten Inesa Gaxen eta beste emakumeak.

Xarnegu eta inguruetako bederatzi herri ekainean batu ziren pastorala egiteko asmotan. Pantxika Urruti pastoral zuzendariaren eskutik iritsi zen proposamena eta ideia gauzatzeko Xarnegu Pastorala elkartea sortu zuten, zonaldeko 15 bat kide biltzen dituena. Bastida (NB), Ahurti (L), Erango (NB), Bardoze (L), Burgue-Erreiti (NB), Bidaxune (NB), Akamarre (NB), Gixune (L) eta Samatzeko (NB) herritarrak dabiltza lanean.

Xarnegu zonaldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko eskualde geografiko bat da, eta bereizgarri du historikoki elebiduna izan dela, mendeetan zehar euskarak eta gaskoi okzitanierak elkarrekin biziraun dute. Beraz, pastoralean euskara eta gaskoiera nahastuko dira, euskaraz idatzi du pastorala Itxaro Bordak, eta bertan badira Sergi Javaloyesek gaskoieraz idatzi dituen zatiak. Ekainaren 15ean eta 16an Bastidan eta irailaren 21 eta 22an Bardozen emango dute.

 

 

Ligetx koplakariak

 

 

Ligetx koplakariak pastoraleko mustraka. Argazkia: Xiberoko Botza

 

 

 

 

Ligetx koblakaria(k), Ligetx anai-arreben bizitza

'Ligetx koblakaria(k)' pastorala prestatzen ari dira Gamere-Zihigako herritarrak. Luis Ligetx (Larraine 1901 - Zihiga 1940) koblakari larraintarraren biziari buruzkoa da antzezpena. Larrainen jaio, baina Zihigara ezkondu zen. Laborari  lanbidez, koblakaria eta idazlea ere izan zen. Etxahun Iruriren irakasle izan zen. Etxebestek ikusi zuen emakume kargu gutxi zirela eta Luisen arrebari ere protagonismoa ematea proposatu du. Beraz, hura ere koblakari gisa arituko da oholtzan. Horretarako, artxibo eta paperetan arrebari buruzko informazio askorik ez denez, fikzio pixka bat gehitu dute.

Zuberoako pastoral honetarako Gamere-Zihigako laurogei bat herritar ari dira lanean. Beñat Larrorik idatzi du testua eta Xantiana Etxebest dabil zuzendari edo errejenta lanetan. Uztailaren 28an eta abuztuaren 3an antzeztuko dute Gamere-Zihigan.

2024ko Pastoralak

  • Martxoak 23, larunbata, Urdiñarbe (Z): Matalaz
  • Apirilaren 6, larunbata, Mitikile (Z): Matalaz
  • Apirilak 13, larunbata, Baigorri (NB): Matalaz
  • Maiatzak 4, larunbata, Iruñea (N): Julia Fernandez Zabaleta
  • Maiatzak 12, igandea, Iruñea (N): Julia Fernandez Zabaleta
  • Ekainak 15, larunbata, Bastida (NB): Inesa Gaxen
  • Ekainak 16, igandea, Bastida (NB): Inesa Gaxen
  • Uztailak 28, igandea, Gamere-Zihiga (Z): Ligetx koblakaria(k)
  • Abuztuak 3, larunbata, Gamere-Zihiga(Z): Ligetx koblakaria(k)
  • Irailak 21, larunbata, Bardoze (L): Inesa Gaxen
  • Irailak 22, igandea, Bardoze (L): Inesa Gaxen

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pastorala
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
"Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira"

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


'Inesa de Gaxen' pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Irantzu Fernandez eta Belen Ausejo
"Arlo askotan aurrekaria izan zen Julia Fernandez Zabaleta, nortasun handiko emakumea"

Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.


2023-09-11 | Kanaldude
Zantxo azkarra pastoralaren bila 60 urte berantago
MULTIMEDIA - erreportajea

Zantxo Azkarra, Etxahun Irurik idatzitako pastorala Gotaine-Iribarnen emana izan zen 1963an. Jean-Michel Guilcher etnologo-ikerlaria, lan berezi bat egin nahian, Jean-Pierre Gestin bretoindar zinegilearekin Gotainera hurbildu zen eta pastorala filmatu zuen baina urteak pasa eta... [+]


2023-08-28 | Kanaldude
Simone Veil pastorala
MULTIMEDIA - Antzezlana

Badira 30 urte ez dela pastoralik izan Muskildin. 2017an 'Hur Xenda' ikusgarria taularatu zuten eta urte bat berantago herriko gazteek maskaradak antolatu zituzten. Pastoral honen bidez, XX. mendeko emazte baten bizia ezagutarazi nahi izan dute, engaiatua eta balore... [+]


2023-01-31 | Kanaldude
Karmen Etxalarkoa Pastorala
MULTIMEDIA - Antzezlana
Gerardo Mungiak idatzi zuen pastorala, Prosper Merimée-ren Carmen obran oinarrituta. Meriméek Karmen Etxalarren sorrarazten du. Bere amorosa eta azkenik bere hiltzailea izanen den Jose "Navarro" aldiz Elizondon sorrarazten du. Ijito edo buhamek Karmen... [+]

2023-01-13 | Kanaldude
Jean Pitrau Pastorala
MULTIMEDIA - Antzezlana

Pier Paul Berzaitzek idatzia eta 2016an Atharratzen emana. Mendiko laborantzaren alde eta mendi eskualdeko bizi balditzen hobetzeko borrokalaria izan zen Pitrau, Xiberoan eta Pirinioetatik haratago ere bai.

Argazkia: Séverine Dabadie


2023-01-11 | Kanaldude
Telesforo Monzon Pastorala
MULTIMEDIA - Antzezlana

Johañe Bordaxarrek idatzia eta Larrainen filmatua 2011n.


2022-09-06 | Jon Torner Zabala
'Pastorola': Handituz doa euskarazko rol jokoen eskaintza

Rolariak elkarteko kide Pello Gutierrezek sortu du Pastorola rol joko kolaboratiboa, Zuberoako pastoralen narratiba eta egitura oinarritzat dituena. Euskaraz jokatzea helburutzat hartuta, pasa den urtean Adur rol jokoa aurkeztu zuen elkarteak. Bide horri eutsi dio... [+]


2022-08-24 | Kanaldude
Simone Veil pastorala iruditan
MULTIMEDIA - erreportajea

Xenda Berriak elkartearen eskutik hiru aldiz eman da aurten Simone Veil pastorala Muskildin. Emanaldi guztiak jendetsuak izan dira eta Kanaldudek bigarren emankizunaren egun osoa bildu du iruditan: emanaldiaren prestaketak, kantaldiak, dantzak, bazkaria eta eguneko une... [+]


2022-07-13 | Kanaldude
Simone Veil pastoralaren azken prestaketak
MULTIMEDIA - erreportajea

Azken mustrakak gelditzen dira muskildiarrek publikoaren aitzinean Simone Veil pastorala eskaini aurretik. Aurten hiru hitzordu nagusi antolatuak dira herriko pentze batean uztailaren 24an eta 31n igandez eta abuztuaren 6an larunbatez.

Orain arte herritarrak Etxartea... [+]


2022-06-02 | Kanaldude
Maddiren trajeria pastorala prestatzen
MULTIMEDIA - erreportajea

Xareta eskualdeko herritarrak, lehentze, ari dira pastorala baten prestatzen. Gerardo Mungia "Pintx"-ek idatzi Maddiren trajedia eskainiko dute urriaren 15 eta 16an Zugarramurdin eta berantxago Saran. «Behin batean, ez dakigu nola, sorginen bidean, neska gazte... [+]


Eguneraketa berriak daude