Karmelo Lauzirikaren familiakoek izan duten bigarren auto-istripua da. Aurten presoen dispertsioarengatik beren senideek errepidean izan duten bostgarren ezbeharra da eta hamalau zauritu izan dira dagoeneko.
Karmelo Lauzirika presoa bisitatzera joan ziren bi lagunek istripua izan zuten Teruel inguruko errepideetan, pasa den ostiral arratsaldean. Castello I-eko espetxean dago Lauzirika etxetik 550 kilometrotara, eta ezbeharra aurreratzeko maniobra egiten ari zirela gertatu zen.
Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartetik jakinarazi dutenez, beste erreietik irten zen objektu batek (egur edo hagun zati bat hipotesien arabera) kolpatu zuen autoa eta gidariak autoaren kontrola galdu ostean kamioi baten kontra egin zuen talka.
Autoak, argi foko batean, laino-argietan eta aireztapen saretoan kalteak izan bazituen ere, bidaiarekin jarraitu eta adosturiko bisitara garaiz iritsi ziren.
Etxeratek “aurreko gobernuetan bezalako” politika penitentziarioa dagoela salatu du eta kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, euskal preso eta senideek jasaten duten dispertsio politika gaitzesteko.
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.
2003ko azaroaren 29an, Valdemoro espetxera lagun bat bisitatzera zihoala auto istripuz hil zen Iruñeko Alde Zaharreko bizilaguna. Urtero egiten den bezala, bere auzokideek San Saturninoko ospakizunak alde batera utzi eta manifestazio batekin gogoratu dute Fernandez.
Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.
Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.
Aiurrek sei urte bete berri ditu. Gauero, bere amarekin batera, sukaldeko egutegia begiratzen du, bere aita etxera itzultzeko zenbat egun falta diren zenbatzeko. Bere aita, Endika, kartzelan dago, hamabost urte daramatza preso, etxetik oso urrun, 540 kilometrora. Aiurrek... [+]
Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.