Kalifornian Mendocino Complex bataiatu duten sutea estatuko hondamendirik handiena bilakatu da. Astearterako ofizialki 290.692 akre (117.638 hektarea) erreak zituela iragarri zuten, Gipuzkoako lurraldearen erdia adina. Geroztik, gainera, beste sute txikiago batzuekin elkartu da. 14.000 suhiltzaile daude estatuko hamasei suteri aurre egiteko egoera nahiko kaxkarrean. Oraindik egoera okerrera egingo du bero eta haize-bolada handiko egunak espero dituztelako eta hilabetea joango dela kalkulatu dute garrak itzaltzerako.
Newsweek astekariak azaldu duenez "Kaliforniako suteok sekula biano handiagoak zergatik diren" kronikan eskaini ditu hondamendi berri hau ulertzeko gako nagusiak. Hasteko, Kaliforniak bost urteko lehortea eduki zuen eta duela bi urte jasandako euriteak dena berdetu zuen, indartutako landaredia orain lehortzean suteen erregai bilakatuz.
Bigarrenik, jende asko mugitu da hirietatik nekazaritza eremuetara bizitzera eta horrek su kontrolatuak egiteko eragozpen gehiago sortu ditu, lehenago zuhaitzak eta sastrakak zeuden tokian orain etxeak daude eta.
Hirugarren, klima-aldaketak ere eragina dauka AEBetako Zientzialari Arduratsuen Batasunak azaldu duenez: “Udaberriko eta udako tenperatura altuek udaberriko elurrak lehenago urtzea ekartzen du lurra lehorra mantenduz denbora gehiagoz, eta suteak egoteko aukera gehiago ematen ditu batez ere Estatu Batuetako mendebaldean. Idortasun horregatik, behin tximistek edo gizakien hutsek piztu dituztenean, suteak bortitzagoak dira eta gehiago irauten dute”.
Azkenik, suteen izaerak berak aldaketa jasan du azken urteetan. Lehenago Kaliforniako suteek gauez intentsitate gutxiago izaten zuten baino orain indartu egiten dira.
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Urriaren 25a. Valentziako Meteorologia Elkarteak iragarri duenez, hurrengo astean goi geruzetako tanta hotz batek euri-erauntsiak eragin ditzake Valentzian. Egunez egun, aurreikuspenak berresten dira, eta urriaren 29an, goizeko lehen orduan, Espainiako Estatuko Meteorologia... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen laguntza taldea, herritarrak oso eskertuta daude", azaldu du Metropoli Forala... [+]