Kalez jantzitako poliziek hirugarren gazte bat atxilotu zuten asteazkenean Donostian

  • Astelehenean izan zen polizia indarren errepresioaren aurkako mobilizazioa Donostian. Ertzaintza manifestarien aurka oldartu zen eta istiluak izan ziren Alde Zaharrean eta, dirudienez, gertakari horiekin lotuta atxilotu zuten asteazkenean gazte bat. Handik gutxira utzi zuten aske.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 17an - 16:41
Astelehen gauean istiluak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean. Argazkia: gedar.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kalez jantzitako poliziek beste pertsona bat atxilotu zuten asteazken arratsaldean Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean, joan den astelehenean auzoko gazteek egin zuten manifestazioaren osteko istiluen harira, antza. Momentuz, beraz, hiru dira gertakari horiekin lotuta polizia indarrek atxilotutako lagunak.

Aurreko larunbatean istilu larriak izan ziren Donostiako Alde Zaharrean, polizia indarrak hainbat gazteren aurka oldartu ostean. Eraso horiek salatzeko, manifestazioa egin zuten astelehen iluntzean eta, amaieran, Alde Zaharra hartu zuen Ertzaintzak. Istiluak hasi ziren orduan.

Ertzainek bi pertsona atxilotu zituzten gau horretan eta, esan bezala, atzokoa izan zen hirugarren atxiloketa. Atzeman eta gutxira utzi zuten aske gaztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude