Kaleetako berdegune inperfektuen onurak

  • Badaki inork txorkoa zer den? Bada, herri eta hirietako kaleetan, zuhaitzak landatutako tokietan dauden lursail txikiak dira txorkoak, gazteleraz alcorque deritzenak. Arangurengo Ingurumen Zerbitzuak kanpaina berezi bezain polita abiatu du herritarrei proposamen hau eginez: herriko txorko bat babestea beraien gain hartu eta lur zatitxo horretan tokiko landareak landatzea. “Hiriko bioaniztasuna beste ikuspegi batetik lantzeko gogotik atera zen ekimena”, esan du Guiomar Santamaria Solana Arangurengo Udaleko Ingurumen Teknikariak.

Aranguren herriko Ingurumen Zerbitzuak haziak banatu ditu argazkian bezalako txorkoetan landatzeko, bioaniztasunaren mesedetan.

2020ko azaroaren 09an - 07:22

Hirietako gune berdeak gehienetan belar motzeko zelaiak izaten dira eta teknikariaren ustez, espazio horiek bakarrik egotea ez da ona bioaniztasunerako: “Tokiko landaredia garrantzitsua da, bertako fauna elikatu eta aterpe ematen dielako”. Golf zelai itxurako jardinetara ohituak daude hirietako biztanleak, baina gune berde bat hori baino gehiago dela aldarrikatu du Santamariak: “Tokiko landareei modu naturalean ateratzen uzten diegunean, askori utzitako toki bat dela iruditzen zaio, beste lorategiak bezain polit eta ordenatuta ez dagoelako”. Txorkoetan tokiko landareei bere tokia eman nahi diete kanpaina honekin, gune berde horiek “natura bezain inperfektu” izanen direla aurrez jakinda.

Arangurengo bioaniztasuna zaintzea bada egitasmoaren helburuetako bat, beraz, baina ez da helburu bakarra: herritarren parte hartzea bultzatzea ere bada bultzatzaileen asmoetako bat. “Beharrezkoa da herritarrak horrelako proiektuetan inplikatzea eta parte hartzea, ekimenari balio handiagoa emanen baitiote modu horretan”.

Txorkoetan landatzeko haziak banatu dituzte

Hamar bat familiak eman du izena momentuz Arangurengo Ingurumen Zerbitzuak proposatutako ekimenean. Antolatzaileek parte-hartzaileei etxetik hurbil duten txorko bat esleitu eta bertan landatzeko haziak ematen dizkiete: “Hazi nahasketa bat prestatu dugu: batzuek lorea ematen dute eta beste batzuek ez. Loratzen direnetatik zenbait beroarekin zimeldu eginen dira, eta euriarekin berriz jaio. Mendian landareek duten ziklo naturala segituko dute, nolabait”.

Ekimeneko parte hartzaileen txorkoetan karteltxo bat jarriko dute proiektuko parte direla adieraziz eta herritar gehiagori ekimenaren berri emanez. Txorkoetan landaketak egiteko ideia ez da berria, beste hainbat hiritan horrelako egitasmoak egin izan dira lehenago. Santamariak kontatu duenez, Bartzelonan badute antzeko ekimen bat martxan, baina han are landuagoa dute: zuhaitzen izurriei aurre egiteko fauna erakartzen duten landareak jartzen dituzte hango txorkoetan, zuhaitzen izurriei modu naturalean aurre egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude