BADOK HAMAIRU BADA EGITEKORIK

  • Euskalduntze alfabetatzeak ez ditu garai onenak bizi eta AEKri berriz, Garzonek 18/98 sumarioan txertatu izanak itzal handia utzi dio.

2003ko apirilaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Datozen egunetan, «AEKrekin herri bat geroa lantzen» goiburupean Euskal Herrian barrena igaroko da Korrikaren 13. edizioa. Apirilaren 4an Mauletik abiatu eta 2.150 kilometro egin ondoren, Iruñean amaituko da apirilaren 13an. Antolatzaileen esanetan, «etorkizuna orain astintzea» da gako nagusia. "Izan ere, euskal gizartea berpizkunde berri baten atarian jarri behar dugun honetan, euskalduntze alfabetatzeak oro har eta AEK-k dituzten beharrizanak bermatzea ezinbestekoa da" gaineratu dute.

Korrikaz korrika, euskararen aldarrikapena hedatzeko, aurreko edizioetan bezala, mezu bat zabaltzen du euskararen aldeko lasterketa herrikoiak. Aurtengoan Korrikak gogora ekarri nahi izan duen ideia honakoa da: Euskal Herriak bere hizkuntza eta kultura berreskuratzeko egindako lana ez dela gaurkoa. Izan ere, 60ko hamarkadaren bukaeran eta 70eko hamarkadaren hasieran berpizkunde ikaragarria gertatu baitzen arlo guztietan: kantagintzan, literaturan, arte plastikoetan, dantzan, zinean, gau eskola eta ikastolen sorreran, euskara batuaren hastapenetan...
Testuinguru horretan sortu zen Ez Dok Amairu, euskal kulturan hamairuaren adur gaiztoa hautsi eta pizkundeak aurrera joko zuela adierazi nahi zuten. Antolatzaileen esanetan egun, Korrikak gauza bera adierazi nahi dio gizarteari: ez dagoela hamairurik, ez dagoela malefiziorik, patua saihetsi daitekeela. Atzokoa abiapuntu harturik, geroa eraiki nahi du Korrika 13k. Baina ez da iraganaren mezua Korrikarena, etorkizunean oinarri hartzen duen mezua baizik. "Etorkizunak, AEKri dagokion alorrean behintzat, baditu berebiziko garrantzia hartu behar duten bi esparru; euskararen ofizialtasun erreala eta euskararen transmisioa ziurtatuko duen politika tinkoa bultzatzea" azaldu dute antolatzaileek.


EUSKARAREN OFIZIALTASUNA.

Korrikaren harira AEK-k zabaldu nahi duen mezuaren ardatzetako bat, euskararen ofizialtasuna da. Antolatzaileen esanetan, Euskal Herri osoan euskara ofiziala izatea aldarrikatuko dute lasterketan parte hartzen duten guztiek. "Gure hizkuntzaren biziraupena nahi dugu, beharrezkoa delako ofizialtasun erreal bat lurralde guztietan" gaineratu dute.
"Hala, Korrika 13ren hasiera Maulen izatea eta amaiera Iruñean, ez da kasualitate hutsa. Guztiok dakigu Iparraldean euskara ez dela ofiziala. Nafarroan, berriz, zati batean baino ez dauka ofizialtasuna, eta hor daude aspaldian jasotzen ari diren erasoak" adierazi dute.

Euskararen biziraupenerako ofizialtasunaren premia dagoela azaltzeaz gain, hizkuntzaren transmisioa ziurtatuko duen hizkuntza politika tinkoa bultzatzea ere beharrezkoa dela uste du Koordinakundeak. Horrela, helduen euskalduntzea atzerapausoka ari den honetan, helduak euskaldundu beharraren garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
AEK-k bizi duen egoera ekonomiko gogorra gogora ekarriaz, "Korrika inoiz baino gehiago behar dugula", adierazi dute antolatzaileek. "Oraintxe da mementoa AEKri laguntza eta sostengua erakusteko. Horretarako modu egokiena Korrikan parte hartzea da" gaineratu dute antolatzaileek


ASTEKARIA
2003ko apirilaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#4
Eneko Atxa Landa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: 18/98 sumarioa
GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


Jabier Salutregi hil da, 'Egin' zuzentzeagatik preso izan zuten kazetaria

1998ra arte izan zen zuzendaria Egin egunkarian, Baltasar Garzonek ixteko agindua eman zuen arte. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Burgosko kartzelan, 2015 aske geratu zen. 73 urterekin hil da Donostiako bere etxean, azken hilabeteetan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz.


2023-02-14 | Estitxu Eizagirre
Nekane Txapartegi Nievek lortu du 1999an bere aurka hasitako epaiketa politikoa eta jazarpena ixtea

Gaur, otsailak 14, izan da Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Aretoan, bere abokatu Iñigo Iruinekin batera. 1999an 18/98 makroepaiketaren barruan atxilotua eta torturatua izan zen, eta gaur eman dio amaiera epaiketa politiko hari: Suitzan bi karnet faltsu edukitzeagatik... [+]


2021-07-27
Eskerrik asko Euskal Herria (Jabier Salutregi. Argia, 1.681. zenbakia,1998ko uztailak 26)

Uztailaren 15a egun betza izan zen demokraziarentzat eta herri honentzat. Estatu espainiarrak, botereen arteko elkar jarduera susmagarrian, Euskal Herriaren zati bat mututzea erabaki zuen. Egineko Administrazio Kontseilu desberdinetako kideak izan diren hamaika pertsonen... [+]

2021-07-27
Auzitegi Nazionala eta kaosa (Bero-beroan)
Atzerapen zurrumurru ugariren ondoren, azkenean azaroan hasiko da 18/98 auzia eta zortzi bat hilabete iraun dezakeela aurreikusten da. Ondoren etorriko lirateke beste makrosumario batzuk, besteak beste, Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) aurkakoa, Batasunarena edo... [+]

Gara. Izan ala ez izan
1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzonek «Egin» eta Egin Irratia itxi zituen behin-behinekoz. Bost urte iragan dira eta itxitako komunikabideak argitaratzen zituen enpresak, Orain SAk, Garzonen kudeaketapean jarraitzen du. Espainiako Gizarte Segurantzak 5,1 milioi euroko... [+]

2021-07-19
Jabier Salutregi, «Egin»eko zuzendaria: «Esparru komunikatiboari harresi sendo bat sortu behar diogu»

Salutregi 1979tik ari zen lanean »Egin»en eta 92tik 98ra zuzendari gisa gainera. 52 urte ditu. »Egin« duela bost urteko ekainaren 15etik aurrera itxita dago, behin betiko denen ustez, Espainiako Justiziaren arabera, behin-behinekoz.



Bost urte pasatu dira »Egin« itxi... [+]




2021-07-16 |
Egunkaria kasua, hiru urte geroago
Hemengo komunikabide bateko kazetariak joan ziren, orain dela denbora bat, Rodriguez Zapatero presidenteari elkarrizketa egitera. Galderen artean Euskaldunon Egunkaria kasuari buruz itaundu zioten. Presidentea, harrituta. Elkarrizketaren ondorengo solasaldi lasaian kazetariei... [+]

2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2019-11-19 | Estitxu Eizagirre
Txapartegi extradita ez dezaten eskatuz elkarretaratzea deitu dute azaroaren 20an Asteasun

Azaroaren 16an zabaldu zuen Txapartegiren abokatuak sare sozialetan albistea, Espainiako Gobernuak Txapartegi atxilotzeko nazioarteko eskaera egina duela. Geroztik hainbat mobilizazio egin dira: 16an bertan Zurichen 150 lagun atera ziren kalera eta azaroaren 18 eguerdian Bernako... [+]


2019-07-15 | ARGIA
21 urte Aznarrek Egin egunkaria itxi zuenetik

Astelehen honetan 21 urte betetzen dira Aznarrek Egin egunkaria indarrez itxi zuenetik. 1998ko uztailaren 15eko goizean Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria eta irratia ixtea agindu zuen, eta zuzendaritzako zein administrazio-kontseiluko hainbat kide atxilotu zituzten.


(In)justizia sistema patriarkalaren aurrean, Nekane, guk sinisten dizugu!

Orain arteko bidea ez da erreza izan Nekane Txapartegirentzat. 18/98 sumarioaren epaiketaren harira, 2007an, torturapean egindako testigantzetan oinarrituz 11 urteko espetxe zigorrera kondenatua izan zen. Gauzak horrela, Euskal Herritik alde egitera behartuta ikusi zuen bere... [+]


2019-05-03 | Aiaraldea
Omenaldi jendetsua egin diote Isidro Murgari

Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga. Gaur arratsaldean omenaldi jendetsua egin diote Egin egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zenari. Laudioko Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika... [+]


2018-07-17 | Axier Lopez | ARGIA
20 urtez adierazpen askatasuna jo-puntuan

“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan  Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.


2018-03-02
'Egin'-en dokumentu-funtsak Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Jaurlaritzak

'Egin' egunkariaren dokumentu-funtsak Hernanin zeukan egoitzatik Euskadiko Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak. 1.000-1.500 kaxatan aterako dute materiala, argazkiz beteak gehienak.


Eguneraketa berriak daude