Auzitegi Nazionala eta kaosa (Bero-beroan)


2005eko urriaren 16an
Atzerapen zurrumurru ugariren ondoren, azkenean azaroan hasiko da 18/98 auzia eta zortzi bat hilabete iraun dezakeela aurreikusten da. Ondoren etorriko lirateke beste makrosumario batzuk, besteak beste, Amnistiaren Aldeko Batzordeen (AAB) aurkakoa, Batasunarena edo Egunkaria-rena... Hauek eta beste auzi askok Auzitegi Nazionala hankaz gora jarri dutela diote bertako iturriek, eta egia esan, auzitegian pixka bat ibili besterik ez dago hartzen diren neurri zentzugabeez jabetzeko (hiru akusatu berdinekin bi epaiketa bi orduko tartean, ordu erdiko tartearekin hasten diren bi epaiketetan abokatu bera egon beharra...). 18/98 auziari dagokionez, Madrilen egiteaz gain, ekitaldiren bat Bilbon ere egin daitekeela entzun izan da, edo Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko Penal Aretoko lehendakariak bederen hala nahiko lukeela. Hausnarketarako ere izan daiteke, bestalde, ea zergatik nahi duen Auzitegi Nazionalak 18/98ko auzia AABetakoa baino lehenago egitea »horregatik askatu ei zuten Juan Mari Olano, bestela AABetakoa egin beharko litzatekeelako bestearen aurretik». Besterik gabe, auzien prestakuntza lanen kontua da, hala arrazoi politikoengatik egindako jokaldia? Jarrai-Haika auziak tesi garrantzitsuak utzi zituen ondorengo epaiketa askotarako. Ikuspegi horretatik, bizi den elkarrizketa giro xume honetan, Madrilentzat errazagoa eta interesgarriagoa ote da politikoki zigor txikiago bat jartzea 18/98koei AABeetakoei baino? Auzitegi Nazionala kaosa izan liteke, baina seguruenik ez urrats hauek ondo pentsatu gabe egiterainokoa.


ASTEKARIA
2005eko urriaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: 18/98 sumarioa
Jabier Salutregi hil da, 'Egin' zuzentzeagatik preso izan zuten kazetaria

1998ra arte izan zen zuzendaria Egin egunkarian, Baltasar Garzonek ixteko agindua eman zuen arte. Zazpi urteko espetxealdia bete zuen Burgosko kartzelan, 2015 aske geratu zen. 73 urterekin hil da Donostiako bere etxean, azken hilabeteetan pairatu duen gaixotasun baten ondorioz.


2023-02-14 | Estitxu Eizagirre
Nekane Txapartegi Nievek lortu du 1999an bere aurka hasitako epaiketa politikoa eta jazarpena ixtea

Gaur, otsailak 14, izan da Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Aretoan, bere abokatu Iñigo Iruinekin batera. 1999an 18/98 makroepaiketaren barruan atxilotua eta torturatua izan zen, eta gaur eman dio amaiera epaiketa politiko hari: Suitzan bi karnet faltsu edukitzeagatik... [+]


2021-03-09 | ARGIA
Pepe Rei hil da, ikerketa kazetaritzaren erreferentea Euskal Herrian

Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]


2019-11-19 | Estitxu Eizagirre
Txapartegi extradita ez dezaten eskatuz elkarretaratzea deitu dute azaroaren 20an Asteasun

Azaroaren 16an zabaldu zuen Txapartegiren abokatuak sare sozialetan albistea, Espainiako Gobernuak Txapartegi atxilotzeko nazioarteko eskaera egina duela. Geroztik hainbat mobilizazio egin dira: 16an bertan Zurichen 150 lagun atera ziren kalera eta azaroaren 18 eguerdian Bernako... [+]


2019-07-15 | ARGIA
21 urte Aznarrek Egin egunkaria itxi zuenetik

Astelehen honetan 21 urte betetzen dira Aznarrek Egin egunkaria indarrez itxi zuenetik. 1998ko uztailaren 15eko goizean Baltasar Garzón epaileak Egin egunkaria eta irratia ixtea agindu zuen, eta zuzendaritzako zein administrazio-kontseiluko hainbat kide atxilotu zituzten.


Eguneraketa berriak daude