Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

  • WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


2021eko urtarrilaren 7an - 08:46
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. Han zazpi urtez bizi izan zen eraikinetik atera gabe. Argazkia: Pressfrom
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Julian Assangek ezin izango du, oraingoz, ia hamarkada batez izan ez duen askatasuna berreskuratu. Vanessa Baraitser epaile britainiarrak baldintzapeko askatasuna ukatu dio asteazkenean WikiLeakseko sortzaileari, ihes egiteko arriskua duela argudiatuta. Assangek lehen garaipen judiziala lortu eta bi egunera hartu dute erabakia; astelehenean, bere buruaz beste egiteko arriskua dagoela argudiatuz, Baraitser epaileak Assange AEBetara ez estraditatzea ebatzi zuen eta.

Epaileak, oraingoan, Assangeri baldintzapeko askatasuna ez emateko, bere egin ditu AEBetako interesen ordezkari gisa aritzen den Erresuma Batuko Fiskaltzaren argudioak. Akusazioaren arabera, ihes egiteko arriskua dago, "Assangek estradizioa saihesteko ezohiko neurriak hartzeko gai dela erakutsi duelako", Ekuadorrek Londresen duen "enbaxadan errefuxiatuta igaro zituen urteetan gertatu zen bezala", adibidez.

Gainera, espetxetik ez ateratzeko argudio gisa, Fiskaltzak nabarmendu du kazetari australiarrak "baliabideak" dituela ihes egiteko, eta zehazki Mexikoko Gobernuak astelehenean Assangeri eskainitako asilo politikoaren aukera aipatu zuen. Assangeren defentsaren abokatu Edward Fitzgeraldek Mexikoko presidente Andres Manuel Lopez Obradorren hitz horiek gaizki ulertu dituztela argudiatu zuen; izan ere, Obradorren eskaintza prozesu guztiaren amaieran soilik aplikatuko litzatekeela dio, eta ez zizkion Londresko enbaxadako ateak ireki.

AEBek Assange ez estraditatzeko erabakiaren aurka helegitea aurkezteko asmoa dutela adierazi dute. Beraz, kasuak zeresana ematen jarraituko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
2021eko urtarrilaren 12
Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

2020ko abenduaren 24
Julian Assangeren kasua
Kazetaritzaren aurkako gerra zikina

2019ko maiatzaren 30
Moral bikoitza

Eguneraketa berriak daude