Erresuma Batuko justiziak ez du Julian Assange estraditatuko

  • Erresuma Batuko justiziak Wikileaks-eko sortzaileetako bat, Julian Assange, AEBetara ez estraditatzea erabaki du astelehen honetan. Assangek "bere buruaz beste egiteko arriskua" aintzat hartuta erabaki du Vanessa Baraitser epaileak. AEBetako agintariak ordezkatzen dituen abokatu taldeak epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Asteazkenean Baraitser epaileak aztertuko du Assange baldintzapean libre utzi ala ez.

Julian Assange, 2019an Londresen Ekuardoko Enbaxadatik kanporatu eta atxilotu zutenean Argazkia: Reuters.

2021eko urtarrilaren 04an - 13:47

Epaian Vanessa Baraitser epaileak "frogatutzat" jo du Assangek bere buruaz beste egiteko arriskua duela eta hala egin dezakeela estraditatuz gero; AEBetan Assange "ia erabat isolatuta" egongo litzateke konfinamendu eta prozesu judizial luzea pasa beharko lukeelako eta hori Assangeren buru-osasun ahula areago kaltetuko luke. Horregatik errefusatu du estradizioa. Halere, defentsak Assange ez estraditatzeko aurkeztu dituen argudio guztiak baztertu ditu magistratuak, jazarpenaren motibazio politikoa barne.

AEBak ordezkatzen dituen talde legalak epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela adierazi du. Beraz, litekeena da auziak Auzitegi Nagusian eta Auzitegi Gorenean jarraipena izatea. Momentuz, kasuaren hurrengo hitzordu nagusia asteazkenean izango da. Orduan epaileak erabaki beharko du Julian Assangeri baldintzapeko askatasuna eman ala ez.

Assange segurtasun handiko kartzela batean dago Londresen, erabat bakartuta. Haren osasunaz kezkatuta, 200 bat medikuk gutuna argitaratu dute, buruaz beste egiteko arriskuaz ohartarazteko. NBEko torturari buruzko kontalari berezi Nils Melzerrek adierazi zuen "epe luzeko tortura psikologikoa jasan izanaren sintoma tipikoak" dituela.

10 urte giltzapean
Assangek hamar urte daramatza askatasunik gabe. Lehenik, etxean atxilotuta; ondoren, zazpi urte igaro ditu eguzki argirik edo aire freskorik gabe Ekuadorko enbaxadaren barruan Londresen. 2019ko apirilean kanporatu eta atxilotu zuten, kazetariaren eta bere senide eta abokatuen aurkako espioitza estrategia baten ondoren –enbaxadako segurtasunaz arduratzen zen enpresa espainiar batek kamerak eta mikrofonoak jarri zituen gela guztietan AEBetako zerbitzu sekretuek eskatuta–.

2010ean, Wikileaksek, komunikabide handi batzuen laguntzarekin, dokumentu "sekretuen" historiako filtrazio zabalenetako bat argitaratu zuen. AEBetako inteligentzia zerbitzuen 700.000 fitxategi baino gehiago, gobernu eta estatu askoren jarduera diplomatiko eta militar opako eta ankerrak agerian utzi zituztenak. Besteak beste, Iraken Abu Ghraibeko presoei AEBetako funtzionario publikoek egindako tortura basatiak eta hainbat gerra-krimen. Ezagunena, 2007ko uztaileko zibilen sarraskia Bagdaden, hamabi hildakoen artean zeuden Reuters agentziako Saeed Chmagh eta Namir Noor-Eldeen kazetariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak

Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.


2022-04-20 | ARGIA
Julian Assange AEBetara estraditatzeko baimena du Erresuma Batuko justiziak

Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.


Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]


2021-01-07 | Axier Lopez
Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


Eguneraketa berriak daude