Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman digun ongi etorriagatik, eta, aldi berean, gure eskolaren eta, oro har, eskola publikoaren izaeraren inguruko bi gogoeta luzatu nahiko genizkioke.
Alde batetik, ez gara heldu berriak, aurrera pauso bat eman dugun arren; alegia, orain arte ere milaka euskal herritar berrirentzat gu izan gara euskararekin eta euskal kulturarekin izan duten lehenengo hartu-emana. D eredura pasatzeko prozesua ikasturteka garatuko da eta datozen zortzi urteetan A ereduko ikasleak izango ditugu gure ikastetxean. Haien hezkuntza eskubidea ahalik eta modu eraginkorrenean bermatzen jarraituko dugu, behar gehien duten ikasleei gure konpromiso eta ahalegin handiena eskainiz, beti egin izan dugun bezala. Txalo eta laudorio gutxi jaso izan ditugu horren beharrezkoa den eginkizun horri arduratsu heltzeagatik, baina eskolako langileok ondo dakigu zelako ahalegina egin dugun azken urteotan premia gehien duten ikasleen eskubideak bermatzeko, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza barne.
Euskaratik urruti dauden horiek ere gure eskolan nahi ditugu, euskara bere egin dezaten, ikasle horien eskubidea ere badelako euskara ikastea. Eta euskarak haiek ere behar dituelako
Murgiltze eredua orain arte eraikitako guztiari gehitu diogu eta oso garrantzitsua da. Baina ez dugu uste eredu aldaketa soil batek, bere horretan, ezer bermatzen duenik. Euskararen aldeko ekimenak, gizarte kohesioa eta inklusioaren aldeko konpromiso irmorik gabe, ez dira nahikoak. Euskaratik urruti dauden horiek ere gure eskolan nahi ditugu, euskara bere egin dezaten, ikasle horien eskubidea ere badelako euskara ikastea. Eta euskarak haiek ere behar dituelako.
Bestetik, aniztasunak gure izaera aberasten du, eta beti izan da gure ezaugarri nagusia, gure hezkuntza proiektuaren oinarria. Ez dugu aldatzeko asmorik, ez baitago ikaskuntzarik aniztasunik gabe. Eskola publiko guztion berezko ezaugarria da hau. Ezberdin sentitu, pentsatu eta sinisten dutenen arteko elkarbizitza izan da eta izango da gure hezkuntza proiektuaren muina, horrelakoa delako gure auzoa, gure hiria, gure gizartea, eta horrelakoak izaten jarraitu nahi dugu.
Gainontzeko eskola publikoek bezala, aniztasuna eta ezberdinen arteko elkarbizitza abiapuntu hartuta eraiki dugu Judimendi auzo eskola. Jauzi garrantzitsua eman dugu eskola komunitate osoaren inplikazioari eta auzoko eragileen bultzadari esker, baina ez diogu izan garenari uko egin, eraikitzen jarraitzen dugu eskola publikoek gure herri eta auzoetako ikasle guztien eskubideak bermatzeko egin duten bideari jarraituz, eta euskararen zabalkundea erraztuz.
Amaia Zudaire eta Aitor Idigoras, Judimendi auzo eskolako langile taldearen izenean
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.