Espainiako Auzitegi Nazionalak Subijana preso gasteiztarra bigarren gradura itzularazi du, beste hainbat euskal presorekin egin bezala. Etxerat elkarteak "ezinegona" adierazi du eta euskal preso politikoei "legedi arrunta aplikatzeko" eskatu du. Espetxeratzea salatzeko manifestazioa deitu du Sarek.
Juan Carlos Subijana Izquierdo Txanpi preso gasteiztarrak Basauriko kartzelara itzuli behar izan du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hirugarren gradua baliogabetu eta bigarren gradura itzularazi ondoren.
Subijanak hemeretzi urte daramatza preso. 2021eko otsailean Euskal Herrira hurbildu zuten, Mansillatik (370 kilometrora), eta hirugarren graduan zegoen iazko abuztutik.
Etxerat elkarteak "ezinegona" adierazi du, Subijanaren "eskubideak urratu" direlako: "Bada garaia, behingoz, euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzeko eta etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen joateko".
Azken aldian Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio hainbat euskal presori, fiskaltza helegiteak jartzen ari delako. Duela gutxi Ainhoa Barbarin eta Asier Karrera presoen hirugarren gradua atzera bota zuen, espetxera itzularaziz.
Sarek mobilizatzeko deia egin du ostegunean. 19:00etan manifestazioa egingo dute Gasteizko Bilbo plazatik abiatuta.
Izaskun Lesaka presoa aske
Bestalde, Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu dela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Reau sud Francilien (Frantzia) espetxean 10 urte bete ondoren, 2022ko ekainean Espainiaratu egin zuten, Frantzian bizitzeko debekua ezarriz. Ordutik, Lesaka baldintzapeko askatasunean egon da gaur arte.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]