Ainhoa Barbarin espetxera itzularazi dute, hirugarren gradua atzera bota ondoren

  • Urretxuarra hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta hirugarren gradua atzera bota du.


2023ko otsailaren 23an - 11:10
Argazkia: Dani Blanco / ARGIA

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ainhoa Barbarinek espetxera itzuli behar izan du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak Estatuko Fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta hirugarren gradua atzera bota ondoren. Martuteneko kartzelara bueltatu da.

Urretxuarra hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hala erabakita eta Martuteneko Tratamendu Batzordeak proposatuta.

2021eko apirilean Picassenteko espetxetik (600 kilometrora) Euskal Herrira hurbildu zuten. 21 urte bete ditu kartzelan eta datorren urtean zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

Azken aldian Espainiako Auzitegi Nazionalak hirugarren gradua baliogabetu dio hainbat euskal presori, fiskaltza helegiteak jartzen ari delako. Duela gutxi Asier Karrera Etxarriko presoaren hirugarren gradua atzera bota zuen eta espetxera itzuli behar izan zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude