Josu Urrutikoetxearen aurkako auto bat baliogabetu du Auzitegi Nazionalak

  • 1980an Luis Hergeta Gasteizko Michelin enpresako zuzendaritzako kidea hiltzea leporatzen zion Espainiako Auzitegi Nazionalak eta orain, Berria-k jakinarazi duenez, Santiago Pedraz epaile instruktoreak bertan behera utzi du autoa, onartuz inputatuak ez zuela parte hartu ekintza horretan.


2021eko maiatzaren 19an - 15:40
Argazkia: Berria

Auzitegi Nazionalak 2005ean abiarazi zuen autoa, Urrutikoetxea klandestinitatean zegoela. 2019an atxilotu zuten, Frantziako Justiziak libre utzi zuen baldintzapean eta urte berean Espainiako justiziak haren estradizioa eskatu zuen, hilketa honetan oinarrituta. Gaixotasun larria du eta hartaz artatzera ospitalera zihoanean atxilotu zuten Alpeetan. Urrutikoetxeak beti ukatu izan du zerikusirik eduki izana atentatu harekin, besteak beste hura ETApm erakundeak hartu zuelako bere gain, eta bera ETAm-n geratu zelako 1974an erakunde armatuaren zatiketa eman zenean.

Hala ere, Auzitegi Nazionalak berean jarraitu zuen eta iragan urtarrilaren 6an Parisko Apelazio Auzitegiak ontzat eman zuen Urrutikoetxeak ekintzan parte hartu izana eta estradizioa onartu zuen. Orain, ordea, epaile instruktoreak onartu egin du akatsa eta eskatu dio Auzitegi Nazionalari bertan behera utz dezan salaketa. Eskaria Guardia Zibilak gaiaz egin duen txostenean oinarritzen da, eta honen arabera, Urrutxikoetxea ETAm-n gelditu zen zatiketa eman zenean.

Estradizio arriskuan da oraindik

Auzi hau bertan behera geratuta ere, Urrutikoetxeak egoera konplexua bizi du eta Espainiaratua izateko arrisku handiarekin jarraitzen du. Parisek dagoeneko zigortu zuen 2010ean eta 2017an, baina bera ihesi zenez ahozko auziaren unean, epaiketa errepikatzeko eskubidea du eta hala egingo da.

Beste bi auzi direla eta Parisek onartua du Urrutikoetxearen estradizioa, bata herriko tabernetakoa deitu dena, eta bestea, 1987an izandako Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurka izandako atentuagatik; hura agindu izana leporatzen diote.

Urrutikoetxeari zeregin garrantzitsua ematen zaio ETAk borroka armatuari amaiera eman izanari, eta berak hainbatetan azaldu duenez, azken 20 urteetan buru-belarri ibili da bitartekaritza lanean egon diren hainbat elkarrizketa eta negoziazio saiotan. Ezaguna da parte hartu zuela Suitzan ETAk eta Espainiako Gobernuak izandako negoziazioetan eta horretarako Frantziako Estatuak babes diplomatikoa eman ziola.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Xanti Zapirain errefuxiatu historikoa eta idazlea hil da

Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]


Eguneraketa berriak daude