Josu Urrutikoetxea, osasunez larri

  • Familiak eman du Urrutikoetxearen osasun egoeraren berri, Berriak jakinarazi duenez. Larritasunagatik hilabeteko epean egin behar zioten ebakuntza oraindik ez diote egin.

Josu Urrutikoetxea, artxiboko argazki batean.

2019ko abuztuaren 01an - 11:06

Asteazkenean bisitatu du lehen aldiz familiak Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa. Egoitz Urrutikoetxeak Berriari adierazitakoaren arabera, presoaren osasun egoera “larria” da.

Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten, ospitale batera ebakuntza egitera zihoala. Larriki gaixo zegoen ordurako, egunak ziren jan gabe eta pixa egin ezinik zegoela. Atxiloaldian medikuek adierazi zuten ebakuntza hilabeteko epean egin beharra zegoela. Bi hilabete eta erdi igaro dira, ebakuntza egiteko datarik ere ez dute finkatu oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude