Familiak eman du Urrutikoetxearen osasun egoeraren berri, Berriak jakinarazi duenez. Larritasunagatik hilabeteko epean egin behar zioten ebakuntza oraindik ez diote egin.
Asteazkenean bisitatu du lehen aldiz familiak Josu Urrutikoetxea euskal preso politikoa. Egoitz Urrutikoetxeak Berriari adierazitakoaren arabera, presoaren osasun egoera “larria” da.
Urrutikoetxea maiatzaren 16an atxilotu zuten, ospitale batera ebakuntza egitera zihoala. Larriki gaixo zegoen ordurako, egunak ziren jan gabe eta pixa egin ezinik zegoela. Atxiloaldian medikuek adierazi zuten ebakuntza hilabeteko epean egin beharra zegoela. Bi hilabete eta erdi igaro dira, ebakuntza egiteko datarik ere ez dute finkatu oraindik.