Ukrainak EBko armamentuarekin Errusiako lurraldeari eraso egitea babestu du Borrellek

  • EBko atzerri- eta segurtasun-politika arloko ordezkari Josep Borrellen hitzak azken asteotako eskalatzea elikatzera datoz. Azkenaldian Mendebaldeko hainbat agintarik egin dituzte adierazpenak zentzu berean. Errusiak iragan astean ohartarazi zuen Ukrainari beren armamentua Errusiako lurraldearen aurka erabiltzeko baimena ematen dioten herrialdeei militarki egingo diela eraso.


2024ko maiatzaren 29an - 06:59
Azken eguneraketa: 10:08

“Defentsarako eskubide legitimoak barnebiltzen du Ukrainatik kanpoko helburuei ere eraso egitea, Errusia barneko helburu militar legitimoei”, adierazi du Borrellek. Eskubide hori “orain bereziki azpimarragarria” dela esan du, Ukraina eta Errusiako armaden arteko gatazka nagusia Jarkov eskualdea delako, bi herrialdeen arteko mugatik gertu. Dena den, adierazi du “oreka” bilatu behar dela, Ukrainaren defentsa eskubidearen eta gerraren “eskalatze arriskuaren” artean.

Gerraren eskalatzea elikatzen

Europar Batasuneko herrialde nagusiek Ukrainari armak bidali dizkiote Errusiako lurraldeari zuzenean eraso ez egiteko baldintza jarrita, jakinik horrek gerra sakondu eta zabaldu lezakeela. Baina azken asteetan zenbait gobernuk eta agintarik zalantzan jarri dute baldintza hori. NATOko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek estatu kideak gonbidatu zituen “birpentsatzera” auziaz, bestela Ukrainari “askoz zailagoa izango zaiolako bere burua defendatzea”. Erresuma Batua horren alde agertu da. Hain zuzen ere, Volodomir Zelenski Ukrainako presidentea bera ari da hori eskatzen aliatuei.

Errusiak, bere aldetik, iragan asteko astearte eta ostiral bitartean arma taktiko nuklearrekin ariketa militarrak egin zituen Bielorrusiarekin lankidetzan. –Jenofa Berhokoirigoin lankidearen artikulu honetan, arma hauek zer diren azaltzen da– Kremlinek adierazi zuen ariketen arrazoia NATOko herrialdeak ohartaraztea zela Ukrainari ematen ari diren babesean harago joateko aukeraren aurrean zer gerta daitekeen. Zehazki, adierazi zuen Ukrainak Europako herrialdeen armamentua erabiltzen badu Errusiako lurraldeari eraso egiteko, herrialde horietako helburu militarren aurka egingo duela Putinen gobernuak.

Negoziazioetarako baldintzak

Aipatu ariketa militarren testuinguruan Bielorrusiara bisita egin zuen Putinek. Bueltan balizko negoziazioez hitz egin zuen Errusiako presidenteak, eta argi utzi zuen elkarrizketak abiatzekotan egun Errusiaren aldekoa den errealitatea izan beharko luketela oinarri: "Berriro ere negoziazioetara itzuli behar dela esaten da. Itzul daitezela! Baina itzul daitezela ez alde batek nahi duenetik abiatuta, baizik eta tokian uneko egoeratik. Gu prest gaude". Lugansk, Donetsk, Zaporiyia eta Jerson eskualdeak anexionatu ditu Errusiak azken gerra honetan, Krimea 2014an, eta orotara Ukrainako lurraldearen bosten bat du okupatua egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Ukrainaren “lurralde batasuna” lehenetsi behar dela esan dute nazioarteko goi bileran, adostasunik gabe

Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.


Zer dira Mendebaldearen mehatxuei erantzuteko Errusiak erabiltzekoak dituen arma nuklear taktikoak?

Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Propagandarako tresna berria Ukrainan

Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]


2024-04-24 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Eguneraketa berriak daude