Jose Luis Otxoa, polizia espainiarraren inpunitatearen beste biktima bat

  • Lanean zela poliziaren auto batek hil zuen gizonezko zuiarra, duela 38 urte. Ez ziren epailearen aurretik pasa, baina Gorbeialdean ez dute ahaztu.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 10ean - 12:03
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1980ko abenduaren 9an, goizaldeko ordu txikietan, Otxoa lanean zen Altube eta Gasteiz lotzen dituen autobiako gasolindegian, Murgian. Abiadura handian zihoan kotxe batek aurretik eraman zuen gizonezkoa. El País egunkariak egun batzuk beranduago albistea publikatu zuen, herritarren ustetan zenbait akats dituena.

Baziren lekukoak. Herritar bat bertan zen eta gertakariaren zehaztasunak berak eman zituen. Kamuflatutako auto bat abiadura bizian gasolindegira sartu eta Jose Luis Otxoa kolpatu zuen. Unean hil zen. Bertaratu ziren poliziek autoaren gidariari eta bidaiariari dokumentazioa eskatu, eta poliziak zirela jakin zen. Antza, alkoholaren eraginpean zihoazen. Dena dela, ez ziren inoiz epaituak izan.

38 urte geroago Zuiako herrian ez dute ahaztu Jose Luis Otxoa, eta poliziaren inpunitatea salatzen jarraitzen dutela jaso du Hala Bedi-k.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.