Jose Luis Landeta laudioarra amiantoak hil duela salatu dute

  • Jose Luis Landeta Ramosen omenezko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Laudion. Asteartean zendu zen Laudioko behargina, laringeko minbizia zela eta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 5ean - 14:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Landeta hogei urtez egon zen Guardian enpresan lanean, eta amiantoa egunerokoan babesik gabe erabili zuen. Iaz onartu zitzaion zuen minbizia gaixotasun profesional gisa, baina sindikatuek nabarmendu dute prozesua oraindik ez dela amaitu, lan ikuskaritzaren ebazpena falta delako. Hori dela eta, Landetaren senideek nabarmendu dute borrokan jarraituko dutela.

 

 

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Eguneraketa berriak daude