Jokin Bildarratz izango da Hezkuntza sailburua Jaurlaritza berrian

  • Urkullu lehendakariak larunbata goizean egingo du karguaren zina Gernikan eta ondoren jakinaraziko du zeintzuk izango diren bere gobernuko hamaika kontseilariak eta bi lehendakariordeak.

     


2020ko irailaren 04an - 17:31
Jokin Bildarratz. Argazkia: EAJ

Lehendakariak izenik ziurtatu ez badu ere, Eitb.eus-ek eta Tolosako Atariak segurutzat jo dute Hezkuntza sailburua Jokin Bildarratz izango dela, oraintsu arte senatari jeltzalea izandakoa eta Tolosako alkate ohia ere bai. Segurutzat jotzen da, halaber, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izango dela gobernuko lehendakariordea eta Enplegu eta Lan sailburua.

Lehendakaritzatik, halaber, EAJk Gizarte Politikak, Justizia eta Ingurumen sailak bere gain hartuko dituela zehaztu dute. Orain arte Segurtasun sailaren ardura izan duen Estefania Beltran de Heredia, aldiz, EAJko senatari izendako dute. Sailburuek datorren asteartean egingo dute zin egite ekitaldia eta ondoren lehen gobernu bilera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude