Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala

  • Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko azaroaren 20an - 09:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lesakako udal pilotalekuan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, frontoia lepo bete duten 500 lagunen aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Lesakako Udalaren eta Lesakako Bertso Eskolaren laguntzarekin. Han, zozketak erabakitako ordenean, ondorengo bertsolariak aritu dira kantuan: Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Mikel Lasarte Cia eta Joanes Illarregi Marzol. Alaitz Rekondok aurkeztu du saioa, eta epaile lanetan aritu dira Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Bertsolarien artean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (525,5), eta horrenbestez, abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du. Horrela gelditu da, zehazki, Lesakako saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (525,5)

2. Eneko Lazkoz Martinez (521,5)

3. Josu Sanjurjo Alzuri (492,5)

4. Eki Mateorena Zozaia (458)

5. Mikel Lasarte Cia (453,5)

6. Beñat Astiz Isasi (401)

Horrenbestez, argitu da zortzi finalisten zerrenda. Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri alegia, puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Hauek dira finalistak:

1. Saioa Alkaiza Guallar

2. Julio Soto Ezkurdia

3. Joanes Illarregi Marzol

4. Xabat Illarregi Marzol

5. Eneko Lazkoz Martinez

6. Josu Sanjurjo Alzuri

7. Saats Karasatorre Martinez

8. Sarai Robles Vitas


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!